Zortzigarren xedapen iragankorra
8.3. 8.2 apartatuko a) eta b) letretan deskribatutako prozesuak oposizio-fasea gainditzen duten izangaiek egiaztatutako merezimenduen kalifikazioa jaso behar du. Hautaketa-prozesu horren deialdiaren oinarrietan, osasun-arloan eskumena duen sailaren eta Kataluniako Osasun Institutuaren eremuan izangaiek emandako zerbitzuen balioespen berezia ezarri behar da, bai eta beste administrazio publiko batzuetan emandakoena ere, deitutako lanpostuen berezko eginkizunei dagokienez. Izangaiek katalanaren ahozko eta idatzizko ezagutzak erakutsi behar dituzte proba baten bidez. Izangaiak salbuetsita geratuko dira, baldin eta haiei dagozkien ezagutzak dokumentu bidez egiaztatzen badituzte.[1203]
Bederatzigarren xedapen iragankorra
9.3. 9.2 apartatuko a) eta b) letretan deskribatutako prozesuak oposizio-fasea gainditzen duten izangaiek egiaztatutako merezimenduen kalifikazioa jaso behar du. Hautaketa-prozesu horren deialdiaren oinarrietan, osasun-arloan eskumena duen sailaren eta Kataluniako Osasun Institutuaren eremuan izangaiek emandako zerbitzuen balioespen berezia ezarri behar da, bai eta beste administrazio publiko batzuetan emandakoena ere, deitutako lanpostuen berezko eginkizunei dagokienez. Izangaiek katalanaren ahozko eta idatzizko ezagutzak erakutsi behar dituzte proba baten bidez. Izangaiak salbuetsita geratuko dira, baldin eta haiei dagozkien ezagutzak dokumentu bidez egiaztatzen badituzte.[1204]