12. artikulua.— Sartzeko betekizun orokorrak
1. Landa-agenteen kidegoko eskaletan eta kategorietan sartzeko, lege honetan eta Kataluniako legeria orokorrean funtzio publikoaren arloan ezarritako betekizunak bete behar dira, eta eskatzen den titulazioa eduki, honako mailaketa honen arabera:
a) Goi-mailako eskala, A taldeari dagokion titulazioa.
b) Eskala betearazlea, B taldeari dagokion titulazioa.
c) Oinarrizko eskala, C taldeari dagokion titulazioa.
3. 1. apartatuan zehaztutako taldeetan sartzeko, Generalitaten Administrazioan funtzio publikoari buruz indarrean dagoen araudiak talde bakoitzerako ezartzen dituen titulazioa eta hizkuntza-ezagutzak izatea eskatzen da.