32. artikulua.— Zenbait erakunderi dohaintzak egiteagatiko kenkariak kuotan
Aldaketa hauek izango ditu Neurri Finantzarioei buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Legearen 14. artikuluak; aldaketok 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak:
«14. artikulua. Zenbait erakunderi dohaintzak egiteagatiko kenkariak PFEZaren kuotan.
»1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota osoan Autonomia Erkidegoari dagokion zatian, zerga arautzen duen estatuaren legeak ezarritako kuotako kenkarien zenbateko osoari dagokion portzentajezko murrizketarekin batera, kenkari bat aplika daiteke, Ikaskuntza Katalanen Institutuaren aldeko emarietako bakoitzeko eta katalana sustatzeko helburua duten fundazio edo elkarteen aldeko emarietako bakoitzeko, baldin eta fundazio eta erakunde horiek hizkuntza-politikaren arloan eskumena duen sailak egiten duen erakunde horien zentsuan agertzen badira. Kenkariaren zenbatekoa emandako kopuruen % 15ekoa izango da, kuota oso autonomikoaren % 10eko gehieneko mugarekin.
[…]».