Bosgarren xedapen gehigarria.— Beste organismo batzuekiko hitzarmenak
Kataluniako Lehiaren Agintaritzak hitzarmenak egin ditzake beste organismo batzuekin lehiaren arloan Europako Batzordeak hartutako erabakien eta dagoeneko ez dagoen Lehiaren Defentsarako Auzitegiaren eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren Kontseiluaren ebazpenen katalanezko bertsioak egiteko, bai eta lehiari buruzko txostenak eta azterlanak katalanera itzultzeko ere.