[…]
Izan ere, ezkontzaren arau-esparru berriak, emaztearen edo bikotekidearen ugalketa lagunduko tekniketarako emakumearen adostasunaren bidezko seme-alabatasuna zehazteko arau-esparruak eta sexu bereko ezkonduek edo bikote egonkorrek batera adoptatzeko aukerak eragiten dute semeak edo alabak bi aita edo bi ama izatea. Hori dela eta, ezinbestekoa da harmonizazio-lan bat egitea, zeinak bide emango baitu hizkuntzaren neutraltasun handiagoa lortzeko generoaren arloan. Ildo horretan, “senar”rari eta “emazte”ari buruz egiten ziren erreferentzia gehienen ordez “ezkontide”ak jartzen dira, eta “aita”ri eta “ama”ri egiten zitzaizkionen ordez, berriz, “guraso”ak jartzen dira, baldin eta adiera horrek berezko gurasoak nahiz adopziozkoak barne hartzen baditu.
[…]