17. artikulua.— Sektore publikoaren eta herritarren arteko harremanetan bitarteko elektronikoen erabilera faboratzeko tresnak
Sektore publikoak bitarteko elektronikoen erabilera erraztu behar du herritarrekiko harremanetan, honako tresna hauek erabiliz:
e) Administrazio-prozedurak herritarrek aukeratutako hizkuntzan, gutxienez Kataluniako hizkuntza ofizialetan, izapidetzea erraztuko duten tresna eleaniztunak sortzea.
Bosgarren xedapen gehigarria.— Hizkuntza ofizialen erabilera bitarteko elektronikoetan
1. Sektore publikoa osatzen duten erakundeek herritarren eskura jartzen dituzten aplikazioek bide eman behar dute kontsulta, parte-hartzea eta izapidetzea egiteko interesdunak aukeratutako hizkuntza ofizialean, eta bide eman behar dute edozein unetan hizkuntza-aukera aldatzeko.
2. Sektore publikoa osatzen duten erakundeek beste hizkuntza batzuen erabilera erraztu dezakete, ondorio juridikorik gabe, betiere etorkinen kolektiboen integrazioa errazteko.