3. artikulua.— Definizioak
Lege honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honako definizio hauek ematen dira:
a) Asoziazionismoa: fenomeno sozial bat da, zeinaren bidez pertsonek beren borondatez erabakitzen duten elkartzea helburu erkide batzuk lortzeko, irabazi-asmorik gabekoak eta erkidegoaren indartzean eta giza eskubideen errespetuan oinarrituak, betiere parte-hartze demokratikoaren eta konpromisoaren bidez.
b) Asoziazionismoa sustatzea: alde batetik, administrazio publikoek elkarteen, federazioen eta konfederazioen —eta, lege honek zehazten dituen kasuetan, herritarren plataformen, gizarte-taldeen, fundazioen eta irabazi-asmorik gabeko gainerako erakundeen— jarduera babestu eta sustatzea, betiere, babes eta sustapen horiek erkidegoa indartzean eta giza eskubideak errespetatzean oinarritzen dira, erakunde haien guztien kideen parte-hartzearen eta konpromisoaren bitartez; beste alde batetik, administrazio publikoek elkarteak sor ditzaten sustatzea, betiere erkidegoa indartzeko konpromisoa hartu duten herritarren nahiak bideratzeko; eta, azkenik, elkarteen printzipio eta balio berberak partekatzen dituzten herritarren plataformei eta gizarte-taldeei laguntza ematea, eta erakunde horiek aitortzea ere.
c) Erkidegoa indartzea: onura kolektiboa, zeina lortzen baita elkarteen —eta lege honek zehazten dituen kasuetan, fundazioen, herritarren plataformen eta gizarte-taldeen— ekintza, programa eta proiektuen bitartez; ekintza, programa eta proiektuok onura kolektiboa jadetsi behar dute eta behar den modukoak izan behar dute sinergiak sortzeko, eta erabilgarriak eta baliotsuak izan behar dute transformazioak lortzeko gizartearentzat arlo hauetan: gizarte-arloan; osasunean; familientzako laguntzan; hezkuntza-asoziazionismoan; aisialdian; kulturan; kirolean; justizia orokorrean; giza eskubideen sustapenean, eta bakearen eta lankidetzaren sustapenean; nazioarteko boluntariotzan; ingurumenaren defentsan; genero-berdintasunean, eta identitatearen eta sexu-orientazioaren errespetuan; gazterian; adinekoengan; baldintza sozioekonomikoen eta gizarte-kohesioaren hobekuntzan; erkidego- eta auzo-dimentsioetan; ateneo-mugimenduetan; animalien babesean edo beste edozein eremutan, betiere lege honen helburuak bermatu eta lortzeko.
d) Herritarren plataformak: pertsonen elkartzeak, zeinek ez baitute nortasun juridikorik, eta ez baitaude Generalitateko ezein erregistro ofizialetan inskribatuta, asoziazionismoaren balioak eta printzipioak partekatzen dituztelarik.
e) Gizarte-taldeak: toki-eremuko pertsonen elkartzeak, zeinak sustraituta baitaude Kataluniako lurraldean, nortasun juridikorik ez dutelarik, Generalitateko ezein erregistro ofizialetan inskribatuta ez baitaude, eta, hurbiltasunetik, toki-mailan aldaketak eragin nahi baitituzte.
5. artikulua.— Erakunde hartzaileen betekizun orokorrak
1. 2.2 artikuluan aipatzen diren erakundeek, lege honetan ezarritako sustapen-neurrien hartzaile izateko, honako betekizun orokor hauek bete behar dituzte, eta haien erantzukizunaren mendean adierazi behar dute betekizunok betetzen dituztela, hargatik eragotzi gabe sustapen-neurri jakin batzuk iristeko edo neurriok baliatzeko ezartzen diren betekizun espezifikoak betetzeko betebeharra:
b) Asoziazionismoaren printzipio eta balio hauen arabera jokatzea:
8) Komunikazio inklusiboa, betiere hizkuntzaren erabilera ez-sexista eta ez-LGBTI-fobikoa eginez, eta diskriminatzaileak edo estereotipatuak ez diren irudiak eta mezuak erabiliz.
10) Katalanaren hizkuntza-normalizazioa sustatzea.
11. artikulua.— Printzipio orokorrak
1. Administrazio publikoek erkidegoa indartzeko helburua duten elkarteen parte-hartzea bultzatzeko aplikatu behar dituzten neurriek printzipio hauek izan behar dituzte oinarri:
g) Hizkuntza-aniztasuna babestu beharreko aberastasun unibertsal gisa defendatzea, betiere katalana harrerarako eta gizarte-kohesiorako tresna gisa hartuta, eta hizkuntza propioa gutxitua dagoen testuinguru eleaniztun batean.
14. artikulua.— Laguntza-neurrien printzipio orokorrak eta tipologia
2. Administrazio publikoek laguntza-neurri hauek aplika diezazkiekete erkidegoa indartzeko helburua duten elkarteei:
f) Elkarteekin lotutako pertsonentzako prestakuntza-ekintzak eta pertsonoi prestakuntzan laguntzak emateko ekintzak; elkarte-oinarriko prestakuntza lehenestea; asoziazionismoaren balioetan prestatzea, eta gizarte-kohesioari lotutako hizkuntza-kontzientzian prestatzea.
17. artikulua.— Laguntza ekonomikoa eta finantzaketa publikoa
6. Administrazio publikoek elkarteei zuzendutako dirulaguntzak norgehiagoka-araubidean emateko prozedurek betekizun hauek bete behar dituzte:
b) Prozeduretarako irispidea erraztuko duen hizkera hurbila eta ulergarria erabiltzea.
20. artikulua.— Prestakuntza-ekintzak eta prestakuntzari laguntzeko ekintzak
6. Administrazio publikoek irizpide hauen arabera antolatu behar dituzte prestakuntza-ekintzak:
j) Hizkuntza-kontzientzia.