13. artikulua.— Produktu, ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa
3. Kontsumitzaileei zuzendutako informazio, dokumentazio eta komunikazio oro gutxienez gaztelaniaz idatzita egongo da modu zehatz, argi eta errazean, irakurtzeko modukoa izango da eta zuzenean ulertzeko aukera izango du.
27. artikulua.— Europar Batasunaren barruan hondakinak mugaz haraindi lekualdatzea
3. Ingurumen arloan eskumena duen sailak eskatzaileari eskatu ahal izango dio espedientean jasotako dokumentazioa gaztelaniara itzultzeko.
11. artikulua.— Hezkuntza-gastuengatiko kenkaria
2. Kenkari-oinarriaren osagaiak honako kontzeptu hauengatik ordaindutako zenbatekoak dira: Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3.3, 3.10, 4. eta 14.1 artikuluetan aipatzen diren Haur Hezkuntzako, Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako etapetan seme-alaben edo ondorengoen eskolatzea eta eskola-erabilerarako soilik diren jantziak eskuratzea, baita hizkuntzen irakaskuntza ere, jarduera hori eskolaz kanpoko jarduera gisa zein araubide bereziko hezkuntza gisa ematen bada. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 14.1 artikuluan aipatzen den Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatuta dauden seme-alaben edo ondorengoen kasuan, kenkari-oinarria eskolatze-kontzeptuagatik ordaindutako zenbatekoek soilik osatuko dute, baldin eta kopuruok ez badira prezio publikoen bidez edo Administrazioak baimendutako prezio pribatuen bidez ordaintzen.
Kenkari-oinarriari gutxitu egingo zaio Madrilgo Erkidegotik edo beste edozein administrazio publikotatik lortutako beken eta laguntzen zenbatekoa, baldin eta beka edota laguntzok gastu horiek guztiak edo haien zati bat estaltzen badituzte.
3. Kenkari-portzentajeak hauek dira:
a) Eskolatze-gastuen eta hizkuntzen irakaskuntza-gastuen % 15.
b) Eskolarako bakarrik diren jantziak eskuratzeko gastuen % 5.
7. artikulua.— Izendapenen erreserba
2. Ezin izango dira beste izendapen batzuk erabili, baldin eta, haiek duten esanahiagatik edo gaztelanian edo atzerriko beste hizkuntza batzuetan duten antzekotasunagatik, errakuntza sor badezakete jarduera hauek identifikatzean: kasuan-kasuan eskatu behar diren kualifikazioa eta titulazioa ez dituztenek eskaintzen dituzten jarduerak.
[…]
Hauxe da bermerik onena hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleen hezkuntza-prozesua normalizatzeko eta optimizatzeko: ikasle guztien beharrizanei egokitutako kalitateko eskola-zentroak egotea. Ikasle horiek hezkuntza bereziko zentroetan eskolatzea kasu honetan bakarrik gomendatuko da: ikasleek zentro arruntetan artatu ezin diren hezkuntza-beharrizan bereziak dituztenean, zeinak baitatoz desgaitasun iraunkorretik edo portaeraren, komunikazioaren eta hizkeraren nahasmendu larrietatik.
[…]
Aipatutako lehenengo apartatuan honako hauek adierazten dira: hezkuntzarako eskubidea, aukera-berdintasuna, ikasketak gaztelaniaz jasotzeko eskubidea, hezkuntza-eskaintzaren aniztasuna, hezkuntza-bikaintasuna, familien konpromisoa eta informazio-gardentasuna.
[…]
5. artikulua.— Printzipio orokorrak
1. Funts publikoekin sostengatutako irakaskuntza-zentroak hautatzeko askatasunaren oinarriak honako printzipio eta eskubide hauek dira:
c) Irakaskuntzak gaztelaniaz jasotzeko eskubidea. Ikasleek irakaskuntzak gaztelaniaz jasotzeko duten eskubidea bermatzen da, gaztelania baita Espainiako hizkuntza ofizial eta komunikazio-hizkuntza; horrela, oinarrizko hezkuntza amaitutakoan ikasleek gai izan behar dute hizkuntza horretan ahoz eta idatziz ulertzeko eta adierazpenak egiteko. Madrilgo Erkidegoan atzerriko hizkuntzetan irakastearekin lotutako programak eskubide horren babesean garatzen dira.
17. artikulua.— Eskolatzea hezkuntza bereziko zentroetan
1. Ikasleak hezkuntza bereziko zentro batean eskolatu ahal izango dira, baldin eta nahitaezko txostenen arabera justifikatzen denean ikasleen hezkuntza-beharrizan bereziak lotuta daudela desgaitasunarekin, portaeraren, komunikazioaren eta hizkeraren nahasmenduekin, ikasle horiei nahasmendu horiek direla-eta curriculumaren aginduzko elementuetan aldaketa esanguratsuak egin behar zaizkiela, laguntza espezifikoak behar dituztela, eta aldaketa eta laguntza horiek zentro arruntetan ezin daitezkeela eman haien eskura dauden bitartekoekin.
2. Hezkuntza bereziko zentroetan, ikasle horien eskolatzea hogeita bat urte betetzen dituzten ikasturtea amaitzen den urte naturala arte luzatu ahal izango da.
3. Hezkuntza bereziko zentroek erregulazio bereizia izango dute, beren ezaugarri espezifikoen araberakoa, eta zentro arrunten esku jarri ahal izango dituzte material eta baliabideak, eta aholkularitza- eta arreta-lanak egingo dituzte.
4. Hezkuntza-jarduera erkideak eta lankidetza-jarduerak antolatzea sustatuko da hezkuntza bereziko zentroen eta hurbileko zentro arrunten artean. Jarduera partekatuen artean, pertsona desgaituekiko sentsibilizazio-, ezagutza- eta errespetu-jarduerak txertatuko dira.
26. artikulua.— Irakaskuntzako zentroen jarduketak
Irakaskuntza-zentroek jarduketa hauek egin beharko dituzte hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleei arreta eraginkorra eta kalitatekoa emateko:
b) Prebentziorako eta goiz detektatzeko ekintzak planteatzea, bai eta desgaitasunaren ondorioz komunikatzeko zailtasunak dituzten ikasleentzat beharrezkoak direnak ere, hala nola entzumena eta ahozko komunikazioa laguntzeko produktuak, komunikazio-sistema handigarriak edo alternatiboak eta zeinu-hizkuntza ezagutzea eta erabiltzea.
31. artikulua.— Giza baliabideak
1. Irakaskuntzako zentroek beharrezko giza baliabideak izango dituzte. Profesional espezializatuen artean, pedagogia terapeutikoko eta entzumen eta hizkuntzako irakasleak esleituko dira ikasle horiei arreta emateko, betiere ikasle bakoitzari dagokionaren arabera.
[…]
Legearen azken zatian, lehenengo xedapen gehigarriak erabiltzailearen historia farmakologikoa jasotzen du, eta bigarren eta hirugarren xedapen gehigarriek salbuespen batzuk ezartzen dituzte farmazia bakarra duten udalerrietarako, bai eta instalazioen eta lokalen aldaketa ere, eta hori lehenengo xedapen iragankorrak osatzen du. Azkenik, laugarren xedapen gehigarria hizkera inklusiboari buruzkoa da, eta hizkuntza-ekonomiak eta zailtasun tekniko orokorrak justifikatzen dute hori.
[…]
Laugarren xedapen gehigarria.— Hizkera inklusiboa
Hizkuntza-ekonomiatzat joko dira, kasu guztietan, zailtasun tekniko orokorra eta genero femeninoari eta maskulinoari egokitzeko ezintasuna; legegintza-testu honen azalpen-zatian eta xedapen-zatian agertzen diren maskulinozko aipamen generikoak, berriz, haiei dagokien femeninoari dagozkiola ulertuko da, eta aipamenok berdintasun zorrotza izango dute ondorio juridikoetan.
[…]
Ohartarazi behar da ezen lege honen protagonistak Madrilgo Erkidegoan bizi diren edo aurkitzen diren haurrak eta nerabeak direla. Espainian termino horien erabilera orokortu bada ere, terminook inklusiboagotzat hartzen baitira haur eta nerabeen kolektiboaz hitz egiteko, legeak gaztelaniazko “niño” zein “niños” termino generikoak erabiltzea erabaki du, Nazio Batuek, Europako Kontseiluak eta Europar Batasunak beren dokumentu gehienetan egiten duten bezala. Nazio Batuen Haurren Eskubideen Batzordeak 2018ko martxoan Espainiako bosgarren eta seigarren txosten konbinatuei buruzko azken oharretan adierazi duenez, gaztelaniazko “niño” terminoak 18 urtetik beherako pertsona guztiak hartzen ditu, nerabeak barne. Gaztelaniazko bertsioan, “niños” terminoak “niños”, “niñas” eta “adolescentes” aipatzen dituela ulertuko da.
[…]
Lau xedapen gehigarriak, hurrenez hurren, Adingabearen Tutoretza Batzordea, eta haurrei eta nerabeei arreta emateko kontseiluak kentzeari buruzkoak dira, bai eta babeseko erakunde publiko terminoa erabiltzeari eta aurrekontu-zuzkidurari buruzkoak ere.
[…]
3. artikulua.— Administrazio-jardunaren printzipio gidariak
Administrazio publikoek jarduera bat garatzeko dituzten printzipio orokorrak eta esku hartzeko printzipioak aplikatzeari kalterik egin gabe, Madrilgo Erkidegoko haur eta nerabeei dagokienez, honako hauek dira Administrazioaren jardunaren printzipio gidariak:
g) Tratu-berdintasuna, diskriminaziorik eza eta ekitatea, betiere haur guztientzat aukera berdinak bermatuz, haien sexua, erlijioa, iritzia, kultura, jatorri nazionala edo etnikoa, hizkuntza, desgaitasuna, sexu-identitatea edo -orientazioa, egoera ekonomikoa edo soziala, edo haurrari edo haren familiari eragiten dion beste edozein inguruabar pertsonal edo sozial kontuan hartu gabe.
11. artikulua.— Informazioa jasotzeko, entzuna izateko eta aditua izateko eskubidea
1. Madrilgo Erkidegoak, erakunde publikoek eta pribatuek, eta haren lurraldean jarduten duten pertsona fisiko zein juridikoek beharrezko neurriak hartu beharko dituzte haurrei une oro haien interesei, eskubideei eta ongizate pertsonal, emozional eta sozialari buruzko informazioa ematen zaiela bermatzeko, betiere haien garapen ebolutiboaren eta heldutasunaren arabera egokiak, ulergarriak, irisgarriak eta haien inguruabarretara egokituak diren hizkuntzan, hizkeran eta moduan.
17. artikulua.— Osasun-datuak babestea eta haiek iristeko eskubidea
1. Haurrek eskubidea dute beren osasun-egoerari, diagnostikoari eta tratamenduari buruzko informazioa jasotzeko, bai eta beren historia klinikoa ikusteko ere, beren osasun-egoerari dagokion guztian parte hartu ahal izan dezaten. Horretarako, hizkera ulergarria eta irisgarria erabiliko da, adinaren, heldutasunaren eta egoera emozionalaren arabera. Edozelan ere, informazioa eman eta adostasuna lortu beharko da Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 Legearen arabera.
30. artikulua.— Sentsibilizazioa
4. Artikulu honetan aipatzen diren kanpainak, hala badagokio, herritar guztiei eta haurrei zuzenduko zaizkie, eta modu irisgarrian egingo dira, heldutasun-mailaren arabera bereizita, betiere pertsona guztiek eta, bereziki, adinagatik, desgaitasunagatik, hizkuntza ez jakiteagatik edo beste arrazoi batzuengatik egokitzapen edo laguntza espezifikoak behar dituzten pertsonek kanpaina horiek iritsi ditzaketela eta haien edukiak ezagutzen dituztela bermatzeko.
41. artikulua.— Haurrentzako publizitatearen mugak
1. Madrilgo Erkidegoan, komunikabide sozialen bidez —idatzizkoak, ikus-entzunezkoak edo telematikoak—, sare sozialen bidez edo beste edozein euskarri fisiko edo elektronikoren bidez haurrei zuzendutako publizitatea ezin izango da inola ere legez kontrako publizitatea izan, eta publizitate hori jarduteko irizpide hauetara egokituko da, Estatuak bere eskumenak egikaritzean emandako arauei kalterik egin gabe:
a) Publizitatea mezuaren hartzaileen heldutasunera egokituta egongo da, eta haurrek zein nerabeek erraz ulertzeko moduko hizkera izango du, haien adin-tartearen arabera.
f) Datu pertsonalak publizitate-xedeetarako tratatzean, datu pertsonalak babesteko araudiak ezartzen dituen eskubideak eta printzipioak errespetatu beharko dira. Bereziki, haurren datuak jasotzen direnean, haien erabilerari buruzko informazioa hizkera erraz eta irisgarrian eman beharko da. Hamalau urtetik beherakoen kasuan, gurasoen, tutoreen edo zaintzaileen baimena izan beharko da, indarrean dagoen legeriak ezartzen duen moduan.
46. artikulua.— Eskumenak eta eskudantziak
1. Autonomia Estatutuak Madrilgo Erkidegoari aitortzen dizkion eskumenak egikarituz, Madrilgo Erkidegoko Administrazioari dagozkio haurrak eta nerabeak babesteari buruzko eskudantziak, eta, bereziki, honako hauek:
i) Madrilgo Erkidegoko haurren eta nerabeen egoitza-harrerako zentroen sare publikoko babes-egoitzetako haur guztiei kulturarteko bitartekotza- eta itzulpen-zerbitzua ematea, eta haiekin egotea eta haiei laguntzea, bai eta Madrilgo Erkidegoko Administrazioari atxikitako neurri judizialak betearazteko zentroetan dauden adingabeei kulturarteko bitartekotza- eta itzulpen-zerbitzu hori ematea, eta haiekin egotea eta haiei laguntzea ere.
Hirugarren xedapen gehigarria.— “Babeseko erakunde publiko” terminoaren erabilera
Legeak “babeseko erakunde publiko” terminoari buruz egiten dituen aipamen guztiak Madrilgo Erkidegoko Administrazioari egindakotzat hartuko dira, administrazio horrek adingabeen babesaren arloko eskumena organo eskudunaren bitartez egikaritzen baitu, hargatik eragotzi gabe adingabe eta gazte arau-hausleei ezarritako neurri judizialak betearazteko eskumenak, zeren eskumenok justizia-arloko eskumenen titular den sailaren eremuan dagokion organismoari eratxikita baitaude.
9. artikulua.— Jarduketa-planak
5. Jarduketa-planek arreta berezia eskainiko diote Espainiak ezagutzari eta kultura unibertsalari egindako liburuaren bidez ekarri duen aberastasun kultural, zientifiko, historiko eta artistikoari, bai eta gaztelania irakurketa-hizkuntza gisa sustatzeari ere.
16. artikulua.— Laguntza sorkuntzari eta sortzaileen sustapenari
Madrilgo Erkidegoak sortzaileari lagunduko dio, ikuspegi zabaletik ulertuta; izan ere, sortzailea sorkuntza-prozesuan esku hartzen duten subjektuen multzoa da, hala nola idazleak eta itzultzaileak, ilustratzaileak, egokitzaileak, zuzentzaileak, diseinatzaileak eta literatura-lanari sormena ematen dioten profesional guztiak. Xede horretarako:
a) Laguntza-ildo batzuk bideratuko ditu, bai eta lehiaketetarako eta sarietarako deialdiak ere, betiere gaien, generoen eta formatuen aniztasuna kontuan hartuta, eta arreta berezia eskainita egile berriei.
b) Egileak eta beste sortzaile batzuk sustatzeko kanpainak ezarriko ditu, eta haien proiekzioa sustatuko du, bai nazioan, bai nazioartean. Kanpaina horiek erakunde publiko edo pribatuekin lankidetzan egin ahal izango dira.
c) Arreta berezia jarriko du literatura-sorkuntzaren hedapenean, egileen presentzia sustatuz, bai irakurketa publikoaren sistema osatzen duten liburutegietan, bai Madrilgo Erkidegoko liburu-dendetan eta kultura-zentroetan.
17. artikulua.— Laguntza edizioari eta argitalpen-industriaren sustapenari
Madrilgo Erkidegoak, argitalpen-industriaren jarduerari dagokionez:
c) Madrilgo edizioaren bikaintasunari laguntzeko mekanismoak bultzatuko ditu, zeinek errespetatuko baitituzte jatorrizko testuak eta itzulpen onak bermatuko baititu, betiere babes-jarduera zehatzen bidez, banaka edo sektoreko eragileekin lankidetzan diharduela.
[…]
Hiru kenkari berri sartu dira, zuzenean familien errenta hobetzeko eta alokairuko etxebizitzen hobekuntzak sustatzeko. Horrela, kenkari hauek sartu dira: aurreko ahaideak zaintzeagatiko kenkaria; etxebizitzen errentamendutik eratorritako gastuengatiko kenkaria; eta gradu, master edo doktoregoko ikasketetarako maileguen interesak ordaintzeagatiko kenkaria. Eta handitu egin dira kenkari hauek: hizkuntzen irakaskuntza-gastuengatiko kenkaria; hiru urtetik beherako seme-alabak zaintzeagatiko kenkaria, zeina hedatzen baita mendeko adinekoak eta desgaitasuna duten pertsonak zaintzera; eta erakunde berrien edo sortu berrien akzio eta partaidetza sozialak eskuratzeko inbertsioagatiko kenkaria, zeinean gehitzen baitira kenkari-portzentajeak.
[…]
Artikulu bakarra.— Estatuak lagatako tributuen arloan Madrilgo Erkidegoak emandako lege-xedapenen testu bategina, urriaren 21eko 1/2010 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsia, aldatzea
Estatuak lagatako tributuen arloan Madrilgo Erkidegoak emandako lege-xedapenen testu bategina, urriaren 21eko 1/2010 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsia, honela geratzen da idatzita:
Bost. Aldatu egiten da 11. artikuluko 3. apartatua, zeina honela geratzen baita idatzita:
«3. Kenkari-portzentajeak hauek dira:
»a) Eskolatze-gastuen eta hizkuntzen irakaskuntza-gastuen % 15.
»b) Eskolarako bakarrik diren jantziak eskuratzeko gastuen % 5».