11. artikulua.— Hezkuntza-gastuengatiko kenkaria
2. Kenkari-oinarriaren osagaiak honako kontzeptu hauengatik ordaindutako zenbatekoak dira: Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3.3, 3.10, 4. eta 14.1 artikuluetan aipatzen diren Haur Hezkuntzako, Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako etapetan seme-alaben edo ondorengoen eskolatzea eta eskola-erabilerarako soilik diren jantziak eskuratzea, baita hizkuntzen irakaskuntza ere, jarduera hori eskolaz kanpoko jarduera gisa zein araubide bereziko hezkuntza gisa ematen bada. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 14.1 artikuluan aipatzen den Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatuta dauden seme-alaben edo ondorengoen kasuan, kenkari-oinarria eskolatze-kontzeptuagatik ordaindutako zenbatekoek soilik osatuko dute, baldin eta kopuruok ez badira prezio publikoen bidez edo Administrazioak baimendutako prezio pribatuen bidez ordaintzen.
Kenkari-oinarriari gutxitu egingo zaio Madrilgo Erkidegotik edo beste edozein administrazio publikotatik lortutako beken eta laguntzen zenbatekoa, baldin eta beka edota laguntzok gastu horiek guztiak edo haien zati bat estaltzen badituzte.
3. Kenkari-portzentajeak hauek dira:
a) Eskolatze-gastuen eta hizkuntzen irakaskuntza-gastuen % 15.
b) Eskolarako bakarrik diren jantziak eskuratzeko gastuen % 5.