[…]
Hauxe da bermerik onena hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleen hezkuntza-prozesua normalizatzeko eta optimizatzeko: ikasle guztien beharrizanei egokitutako kalitateko eskola-zentroak egotea. Ikasle horiek hezkuntza bereziko zentroetan eskolatzea kasu honetan bakarrik gomendatuko da: ikasleek zentro arruntetan artatu ezin diren hezkuntza-beharrizan bereziak dituztenean, zeinak baitatoz desgaitasun iraunkorretik edo portaeraren, komunikazioaren eta hizkeraren nahasmendu larrietatik.
[…]
Aipatutako lehenengo apartatuan honako hauek adierazten dira: hezkuntzarako eskubidea, aukera-berdintasuna, ikasketak gaztelaniaz jasotzeko eskubidea, hezkuntza-eskaintzaren aniztasuna, hezkuntza-bikaintasuna, familien konpromisoa eta informazio-gardentasuna.
[…]
5. artikulua.— Printzipio orokorrak
1. Funts publikoekin sostengatutako irakaskuntza-zentroak hautatzeko askatasunaren oinarriak honako printzipio eta eskubide hauek dira:
c) Irakaskuntzak gaztelaniaz jasotzeko eskubidea. Ikasleek irakaskuntzak gaztelaniaz jasotzeko duten eskubidea bermatzen da, gaztelania baita Espainiako hizkuntza ofizial eta komunikazio-hizkuntza; horrela, oinarrizko hezkuntza amaitutakoan ikasleek gai izan behar dute hizkuntza horretan ahoz eta idatziz ulertzeko eta adierazpenak egiteko. Madrilgo Erkidegoan atzerriko hizkuntzetan irakastearekin lotutako programak eskubide horren babesean garatzen dira.
17. artikulua.— Eskolatzea hezkuntza bereziko zentroetan
1. Ikasleak hezkuntza bereziko zentro batean eskolatu ahal izango dira, baldin eta nahitaezko txostenen arabera justifikatzen denean ikasleen hezkuntza-beharrizan bereziak lotuta daudela desgaitasunarekin, portaeraren, komunikazioaren eta hizkeraren nahasmenduekin, ikasle horiei nahasmendu horiek direla-eta curriculumaren aginduzko elementuetan aldaketa esanguratsuak egin behar zaizkiela, laguntza espezifikoak behar dituztela, eta aldaketa eta laguntza horiek zentro arruntetan ezin daitezkeela eman haien eskura dauden bitartekoekin.
2. Hezkuntza bereziko zentroetan, ikasle horien eskolatzea hogeita bat urte betetzen dituzten ikasturtea amaitzen den urte naturala arte luzatu ahal izango da.
3. Hezkuntza bereziko zentroek erregulazio bereizia izango dute, beren ezaugarri espezifikoen araberakoa, eta zentro arrunten esku jarri ahal izango dituzte material eta baliabideak, eta aholkularitza- eta arreta-lanak egingo dituzte.
4. Hezkuntza-jarduera erkideak eta lankidetza-jarduerak antolatzea sustatuko da hezkuntza bereziko zentroen eta hurbileko zentro arrunten artean. Jarduera partekatuen artean, pertsona desgaituekiko sentsibilizazio-, ezagutza- eta errespetu-jarduerak txertatuko dira.
26. artikulua.— Irakaskuntzako zentroen jarduketak
Irakaskuntza-zentroek jarduketa hauek egin beharko dituzte hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleei arreta eraginkorra eta kalitatekoa emateko:
b) Prebentziorako eta goiz detektatzeko ekintzak planteatzea, bai eta desgaitasunaren ondorioz komunikatzeko zailtasunak dituzten ikasleentzat beharrezkoak direnak ere, hala nola entzumena eta ahozko komunikazioa laguntzeko produktuak, komunikazio-sistema handigarriak edo alternatiboak eta zeinu-hizkuntza ezagutzea eta erabiltzea.
31. artikulua.— Giza baliabideak
1. Irakaskuntzako zentroek beharrezko giza baliabideak izango dituzte. Profesional espezializatuen artean, pedagogia terapeutikoko eta entzumen eta hizkuntzako irakasleak esleituko dira ikasle horiei arreta emateko, betiere ikasle bakoitzari dagokionaren arabera.