[…]
Hiru kenkari berri sartu dira, zuzenean familien errenta hobetzeko eta alokairuko etxebizitzen hobekuntzak sustatzeko. Horrela, kenkari hauek sartu dira: aurreko ahaideak zaintzeagatiko kenkaria; etxebizitzen errentamendutik eratorritako gastuengatiko kenkaria; eta gradu, master edo doktoregoko ikasketetarako maileguen interesak ordaintzeagatiko kenkaria. Eta handitu egin dira kenkari hauek: hizkuntzen irakaskuntza-gastuengatiko kenkaria; hiru urtetik beherako seme-alabak zaintzeagatiko kenkaria, zeina hedatzen baita mendeko adinekoak eta desgaitasuna duten pertsonak zaintzera; eta erakunde berrien edo sortu berrien akzio eta partaidetza sozialak eskuratzeko inbertsioagatiko kenkaria, zeinean gehitzen baitira kenkari-portzentajeak.
[…]
Artikulu bakarra.— Estatuak lagatako tributuen arloan Madrilgo Erkidegoak emandako lege-xedapenen testu bategina, urriaren 21eko 1/2010 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsia, aldatzea
Estatuak lagatako tributuen arloan Madrilgo Erkidegoak emandako lege-xedapenen testu bategina, urriaren 21eko 1/2010 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsia, honela geratzen da idatzita:
Bost. Aldatu egiten da 11. artikuluko 3. apartatua, zeina honela geratzen baita idatzita:
«3. Kenkari-portzentajeak hauek dira:
»a) Eskolatze-gastuen eta hizkuntzen irakaskuntza-gastuen % 15.
»b) Eskolarako bakarrik diren jantziak eskuratzeko gastuen % 5».