Konstituzioaren 44. artikuluaren arabera, botere publikoek babestu eta sustatuko dute, interes orokorraren mesedetan, kultura iristea, herritarren eskubide gisa, bai eta zientzia eta ikerketa ere. Konstituzioaren testuko 148.1.17) artikuluak, autonomia-erkidegoek beren gain har ditzaketen eskumenen artean, hau aipatzen du: Autonomia Erkidegoko kultura, ikerketa eta, hala badagokio, hizkuntzaren irakaskuntza sustatzeko eskumena. Hala ere, autonomia-erkidegoen eskumen horiek zehaztu arren, akademiak ez ditu beren-beregi aipatzen beren lurralde-eremuetan kultura eta ikerketa sustatzeko tresna gisa.
[…]