18. artikulua.— Lehen mailako arretako zerbitzuak
1. Oinarrizko lehen mailako arreta zerbitzu hauetan antolatzen da:
[...]
[1364]e) Erkidego-ekintzako zerbitzua. Dena delako erkidegoan elkarbizitzaren prebentzioa, esku-hartzea eta sustapena garatuko ditu, erkidegoko esku-hartzeko tresna eraginkorren bidez, zeinak oinarrituko baitira lurraldean dauden erkidego-baliabideen sustapenean, bereziki gizarte-zerbitzuetako zentroetan, betiere helburu erkide batzuk lortzeko, zeinek bide emango baitute baldintza sozialak ikuspegi global eta integratzailetik erraztu eta hobetzeko.
Jarduketak garatu behar dituzte kulturartekotasuna eta gizarte-boluntariotza sustatzeko; sexu-jazarpen eta -ziberjazarpenaren aurrean sentsibilizatzeko; gorroto-delituak prebenitzeko; aniztasuna errespetatze aldera sentsibilizatzeko, aniztasun hori izan daitekeelarik sozial eta kulturala, jaiotzakoa, nazionala, etnikoa, linguistikoa, ideologikoa, iritzikoa, erlijiosoa, familiakoa, sexuala, sexu-orientaziokoa, genero-adierazpen edo -identitatekoa, funtzionala edo gorputzaren zein estetikaren desgaitasuna, edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial; herritarren arteko lankidetza-moduak indartzeko, eta tratu-berdintasuna sustatzeko, besteak beste. Zerbitzu hori bereziki sustatu behar da kalteberatzat jotako hiri-espazioetan.
[...].»