3. atala
Itsasontzietan doazen pertsonen aurkako neurriak
L1521-16 artikulua
Askatasunen eta atxiloketaren epaileak auto ziodun baten bidez emango du epaia, eta haren kontra ez da errekurtsoa jartzerik egongo. Errepublikako prokuradoreak auto horren kopia bat igorriko dio ahalik eta eperik laburrenean itsas prefektuari, edo, itsasoz haraindiko lurraldeen kasuan, Gobernuak bertan duen Estatuaren itsas jardueretarako ordezkariari, hura arduratu dadin interesdunari berak ulertzen duen hizkuntza batean autoaren berri emateaz.