51. artikulua
1. Itsasontzia portura iristen denetik hasi eta hogeita lau orduko epean, kapitainak dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu aduana-bulegoan:
A) Adierazpen labur gisa:
- zama-manifestua eta, halakorik bada, haren itzulpen ziurtatua;
[…]
55. artikulua
[…]
2. Dokumentu hori, eta, halakorik bada, baita haren itzulpen ziurtatua ere, adierazpen labur gisa entregatu beharko da aireportuko aduana-bulegoan hegazkinak lur hartzearekin batera, edota, baldin eta hegazkina bulegoa ireki aurretik iritsi bada, aduana-bulegoa ireki bezain laster.