[…]
II. Hezkuntza
Estatuak erabateko lehentasuna eman beharko dio itsasoz haraindiko departamenduetan, Saint-Pierre eta Mikelumen eta Mayotten eskola-ekipamenduak eta esparru pedagogikoaren kalitatea hobetzeari, bai eta nekazaritzaren arloko ikasketak, lanbide-heziketa eta ikasketa tekniko eta teknologikoak garatzeari ere.
Alde horretatik, Estatua estuki lotuko zaio Antilletako, Guyanako eta Réunioneko ikastegietan goi-mailako ikasketa teknologikoak eta atzerriko hizkuntzen irakaskuntza garatu eta eskaintzeko lanari. Ikasketa horiek ziurtatzeaz nor arduratuko den (Teknologiako Unibertsitate Institutua, beste unibertsitate batzuk, lizeoak), hori 1987ko urtarrilaren 1etik aurrera identifikatzen diren premien eta aukeren arabera zehaztu beharko da.
Saint-Pierre eta Mikelumen eta Mayotten programa berezi bat aplikatuko da.
[…]