1. artikulua
I. Garraioen Kodearen bosgarren zatiko V. liburua osatzeko, IX. titulua gehitu zaio, zeina honela geratuko baita idatzita:
«IX. TITULUA
»Nazioarteko zenbait zerbitzuri aplika dakizkiekeen baldintza sozialak
»III. KAPITULUA
»Nahitaezko dokumentuak
»L. 5593-1 artikulua.— Dekretu bidez ezarriko da eskifaiako kideen esku zein dokumentu jarriko diren, zeinak erakutsiko baitira eskifaiarentzat gordetako lokaletan, bai eta dokumentu horiek zein hizkuntzatan jarri behar diren ere».
2. artikulua
Garraioen Kodearen bosgarren zatiko V. liburuko VI. titulua osatzeko, VIII. kapitulua gehitu zaio, zeina honela geratuko baita idatzita:
«VIII. KAPITULUA
»Administrazio-zehapenak
»L. 5568-1 artikulua.— Administrazio-agintaritza eskudunak, Lanaren Kodearen L. 8112-1 artikuluan aipatzen diren Lan Ikuskatzailetzako kontrol-agenteen txostenari jarraikiz, eta zigor-zehapenik ez badago, enplegatzaileari edo armadoreari ohartarazpen bat egin diezaioke, edo enplegatzailearen edo armadorearen aurkako isun bat ezarri, hurrengoak gertatzeagatik:
»5. Lan-ikuskatzailetzako kontrol-agenteei L. 5565-2 artikuluaren arabera eskatutako dokumentuak ez aurkezteagatik edo dokumentuok frantsesez ez aurkezteagatik.
»L. 5568-2 artikulua.— Administrazio-agintaritza eskudunak, itsas arazoen eremuan kontrol-eginkizunak betetzen dituzten zerbitzuei atxikitako ofizialen eta funtzionarioen txostenari jarraikiz, edo Itsas Arazoetako ministroaren eta 5222-1 artikuluko 1.-3., 8. eta 10. zenbakietan aipatzen diren pertsonen agintepean edo haien esanetara, eta zigor-zehapenik ez badago, enplegatzaileari edo armadoreari ohartarazpen bat egin diezaioke, edo enplegatzailearen edo armadorearen aurkako isun bat ezarri, hurrengoak gertatzeagatik:
»2. Itsas arazoen eremuan kontrol-eginkizunak betetzen dituzten zerbitzuei atxikitako ofizialen eta funtzionarioen txostenari jarraikiz, edo Itsas Arazoetako ministroaren eta 5222-1 artikuluko 1.-3., 8. eta 10. zenbakietan aipatzen diren pertsonen agintepean edo haien esanetara, L. 5565-2 artikuluaren arabera eskatutako dokumentuak ez aurkezteagatik edo horiek frantsesez ez aurkezteagatik».