- Mendeko perpausean galdera edo zalantza delarik, zehar-galdera orokorra erabiltzen da; aditzak -(e)n atzizkia hartzen du.
Ez dakit argiki mintzatu naizen.
- Posible da ea edo ote partikulak eranstea indarraren emateko.
Galdetzera noa ea norbait etorri den.
Galdetzera noa norbait etorri ote den.
- Beste aukera bat da, -(e)netz atzizkia erabiltzea baietzaren edo ezetzaren indartzeko.
Ez dakit ikusiko dugunetz aste honetan.
Ez dakit ongi egin duenetz.
- Euskaltzaindiak -(e)nentz atzizkiaren ez erabiltzea gomendatzen du.