Arau honetan, Euskaltzaindiak hikaren formak ematen ditu, hots, tokaren eta nokaren formak: jinen duk (toka), jinendun (noka), jinen da forma neutroa delarik.
Orain arte, Iparraldeko lurralde batzuetan erabiltzen diren zukaren edo xukaren formak ez dira arautuak: jinen duzu (zuka), jinenduxu (xuka).
Aditz laguntzaileen forma neutroak, Euskaltzaindiaren 78. arauan, «Aditz laguntzaile batua» ematen dira (adibidez, da); aditz nagusiaren formak, 85. arauan, «Adizki perifrastikoetako adizki nagusiaren forma» azaltzen direlarik: jin da, jiten da, jinen da.