Partitiboa, -(r)ik atzizkia, erabiltzen delarik, hutsak egin daitezke bi kasutan: lehena da -a artikuluaren gehitzea (*Ez dut lanarik egin), eta bigarrena, aditza pluralean jokatzea (*Ez dituzu lagun onik aurkitu).
Bestela erranez, partitiboa erabiltzen delarik, ezezko perpausetan bereziki, izen-sintagma mugagabean izan behar da.
Ez dut lanik egin.
Aditza singularrean egoten da, ez da pluraleko komunztadurarik egiten: Ez dut lagun onik aurkitu.
Xehetasun gehiago ukaiteko, Euskaltzaindiaren 30. araua «Partitiboa baiezko perpausetan noiz eta nola» kontsulta daiteke.
Idazkera zuzenak
Ez dut lanik egin (kontsonante baten ondotik: -ik)
Ez dut liburu kariorik erosi (bokal baten ondotik: -rik)