Arau honek Afrika kolonialeko toponimia lantzen du. Orotara, 48 leku-izen biltzen ditu. Gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko izenak ere ematen dira.
XIX. eta XX. mendeetan, Europako estatu boteretsuen menpe ziren Afrikako lurraldeak izendatzeko hainbat leku-izen erabili ziren.
Izen horiek eskolako eskuliburuetan, literaturan, komunikabideetan oraino ager daitezke.
Gehienetan, leku-izenek [izena + izenondoa] egitura hartzen dute: Algérie française / Aljeria Frantsesa.
Xehetasun gehiago ukaiteko, Euskaltzaindiaren 164. araua, «Ipar Afrikako toponimia», eta 167. araua, «Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia», kontsulta daitezke.