Benetako da forma gramatikala, *benetazko ez da zuzena.
Ohiko da forma lehenetsia, eta ez ohizko.
Halere, Euskaltzaindiaren Hiztegian oinarrituz, -ko edo -zko atzizkiak erabil daitezke kalitate, gogo, duda izenekin, besteak beste: kalitateko/kalitatezko, gogoko/gogozko, dudako/dudazko.