Denbora adierazten duten aditzondoek -ko leku-denborazko genitiboaren marka hartzen dute euskara batuan: betiko da forma estandar lehenetsia, eta ez betirako.
Berdin, atzo, bihar, etzi, gaur, sekula hitzekin, atzoko, biharko, etziko, gaurko, sekulako formak dira lehenetsiak.