Nolako? galderari erantzuten dioten sintagmetan, -ko atzizkia hobesten da euskara batuan. Erran nahi baita mugatu singularra erabiliko dela eta ez mugagabea (ez -tako forma): adineko gizona, neurri handiko harria.
Adina, prezioa, neurria, izaria, pisua edo denbora adierazten duen izen bat zenbatzaile batekin agertzen delarik, -ko atzizkia hobesten da: bi urteko haurra, sei kilometroko ibilaldia, hiru kiloko gasna.
Zonbaitetan, -tako (mugagabea) edo -etako (mugatu plurala) atzizkiak erabiltzen dira Nongo? galderari erantzuteko: hiru etxetako haurrak / hiru etxeetako haurrak.
Atzizki horiek erabil daitezke ere honelako bereizketak egiteko:
zazpi urtetakoarnoa (arnoa zazpi urtetan, ez zortzitan, bildua izan da)
zazpi urteetakoarnoa (aitzinetik ezagutzen ditugun zazpi urte diferenteetan bildua izan den arnoa)
zazpi urtekoarnoa (botilan den arnoak zazpi urte ditu).
Idazkera zuzenak
adineko gizona, neurri handiko harria, bi urteko haurra, hiru kiloko gasna