Bihurtu aditzari doakion atributua mugagabean erabiltzen da, izen bakar bat denean: ura arno bihurtu. Iparraldean, aditz baliokidea bilakatu da.
Egon eta eduki aditzekin, atributua mugatua edo mugagabea onar daitezke. Beste aditz batzuekin (ibili, joan, sartu, gelditu, bilakatu) mugagabea baliatuko da.
Gazi dago zopa / Gazia dago zopa. Mikel artzain joan da. Maider auzapez hautatu dute.
Bizkitartean, atributuak kasu batzuetan artikulua eskatzen du:
Emazterik ederrena bilakatu zen.
Idazkera zuzenak
soldado joan, adiskide bilakatu, mediku izan
Idazkera okerrak
*soldadoa joan (≠ soldado joan), *adiskidea bilakatu