Kontinenteen izenak hauek dira: Europa, Asia, Afrika, Amerika, Ozeania.
Kontinenteen azpisailak hauek dira: Ipar Amerika, Hego Amerika, Erdialdeko Amerika, Ekialde Hurbila, Ekialde Urruna, Antartika (baina Ozeano Antartikoa).
Kontinente horietako herritarrak deitzen dira honela: europar, asiar, afrikar, amerikar, ozeaniar.
Kontinenteen izenak, letra handiz idazten dira (Europa), baina hizki ttipiak erabiltzen dira herritarren izendatzeko (europar) edo izenondoak direlarik.