Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

siux
1 adj. Ipar Amerikako erdialdeko amerindiar etnia batekoa, etnia horri dagokiona. Esploratzaile siuxa. Siux gerrariek biluzik eta eguzkitan haitz baten gainean etzanda edo suaren aurrean kukubilko jarrita orduak eta orduak ematen zituzten.
2 iz. Etnia horretako kidea. Inoren jarduna epaitzeko tentaldia dugunetan, haren mokasinak jantzita ibiltzeko aholkatzen digu siuxen esaldi batek.

Aztergaia: siux

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-11-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-07-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

siux 5: Argia (”Ameriketako siux, aparaho, txeroke eta beste indioek basoak erre zituztenean, haren ondorioz hiper-garatu zen bisontea”), Erlea 4 (”1876an siuxek zalditeriaren zazpigarrena sarraskitu zuten Little Big Horn-en”); sioux 37: Elhuyar 6, Berria 19, EiTB 5, Argia 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

siux Berria 3 (”David Chauvelen gidoiarekin eta Fred Simonen irudi eta koloreekin siux indiarren abenturak dakartza Iktomiren irakasgaia komikiak”), Xabier Montoia (“Zineman usu ikusi esploratzaile siux edo txerokitarrak oroitarazi dizkizute, Biarritzeko neguko igande malenkoniatsuetako filmetakoak”); sioux Berria 2 (“Bestetik, Hego Dakotako Lawrence Piersol epaileak kide errepublikanoak sioux indioak kikiltzeko estrategiak erabiltzen ari direla ebatzi zuen atzo”), Xabier Olarra 2 (“Mendekua, betiere, da siouxen kontua”), Josetxo Azkona (“Eta bertan, aparteko behatoki hartan egonda, ezpata lau haizetara astinduz beheko ibarrean barrena haizetea bezain bizkor trostan zebiltzan sioux jendearen zaldi basatiei agur egin zien, eta aupa-aupa!”), Lander Garro (“Batzuek ez dute egiten, baina siouxak dira, apatxeak”), Joxean Sagaztizabal (“Imajinatzen nituen, bai, sioux-en usainez betetako ordokiak”); siouxtar 1, Berria (“Delitua: siouxtarrak izatea”).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

siux : Labayru, Elhuyar; ez dugu aurkitu ap. Adorez.

Bestelakoak

Exon: siux

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus