etorri1, etor, etortzen
1 da ad. Hitz egiten duena dagoen tokira joan. Ik. jin. Nigana etor zaitezen. Gure etxera etortzeko. Aitarekin dator. Bi emakume etorri zitzaizkion ikustera. Ea zertara etorri zaren. Bazkaltzera etorri zirenak. Urrundik zetorren. Trenez etorri ziren. Goizeko trenean etorri ziren. 2 da ad. Iritsi, heldu. Gaua etorri artean. Etorri da gauzak aldatzeko garaia.
3 da ad. Nonbait jatorria izan. (Dagokion osagarriak -tik atzizkia hartzen duela). Mahatsaren orpotik dator mama gozoa. Latinetik datozen hitzak. Hortik datorrela euskarazko libururik inork irakurri nahi ez izatea.
4 da ad. Landareez mintzatuz, sortu, hazi. Kanela eta azukrea toki beroetan etortzen dira. Garoa egon den tokian berriz ere garoa dator. On omen dute landareek bi bider aldatzea, indartsuago etor daitezen.
5 da ad. Norbaiten iritzi, ohitura edo bizimodua onartu edo haietara egokitu. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Ez nator haren esanetara. Zuen kontu arinetara ni etorri?
6 da/zaio ad. Zerbaitentzat edo norbaitentzat (egokia, desegokia...) izan. (ongi, gaizki eta kidekoekin). Gehiegi luzatuko nintzateke hemen ongi letorkeen guztia esan beharko banu. Bakoitzari ipini zion ondo zetorkion izena. Zuzentzen ibili zenari ere atsedena ondo etorriko zitzaion. Bostehun laurleko... ez litzaizkidake, bada, txarto etorriko! Zuri ere ez litzaizuke gaizki etorriko lanera itzultzea.
7 da ad. Elkar aditu. (Dagokion osagarriak -kin atzizkia hartzen duela). Ik. konpondu 2. Gizon jakintsuekin hitz egiten ez dakit nik; zuekin bai, nekazariok, ondo etortzen naiz. Ez al dira elkarrekin ongi etortzen? Nekez kenduko zaizkie grina horiek, zeren beren izatearekin datozkienak diren. 8 da ad. (Karta jokoetan). Zertatik dator? Ezpatatik dator, ez urretik.