eremu
1 iz. Basamortua. Eremu hartan zebiltzanean zer jaten zuten. Eremuko bakartasunean.
2 iz. Hedadura jakin bat duen lur zatia; lurraldea. Baionako hiriak armadari erosiriko 9 hektarea eremu. Lur guti ontsa landuak emanen du eremu handi gaizki landu batek baino haboro. Indiako eremu zabal guztiak beteak daude Europako makinaz. Oihanez beteriko eremuak. Euskarak azken mendeotan galdu duen eremua. Zeruko eremuetan.
3 iz. Lurralde edo barruti baten luze-zabala. Japonia guztia —eremu handia!— hartu du lurrikarak. Nafarroa Behereak Lapurdiren aldean, jendez eta eremuz, orain duen nagusitasuna. Bost mila kilometro koadroko eremua. Zer eremu du landa honek? Eremu urriko hizkuntzetan argitaratzen diren egunkarien elkartea.
4 iz. Arloa. Euskaltzaindiak Euskal Herri osoa du eremutzat. Hizkuntzaren eremuan argitu gabe ditugun auziak. Ikerlari haien lan eremua. Espainia eta Frantzia bi aginte eremuren izenak dira, bi kultura-eremurenak. Eragin eremua.
5 iz. fis. Gorputz batek bere gain beste batek eragindako indarra jasaten duen espazio zatia. Eremu elektrikoa. Eremu magnetikoa.