irabazi1, irabaz, irabazten
1 du ad. Egin den lanaren, aurrezkiaren edo inbertsioaren ondorioz, diru sari bat eskuratu. Zenbat irabazten duzu hilabetean? Ikazkintzan irabazten zituen sos apurrak. Bost talentu zituenak beste bost irabazi zituen. Lan asko egiten du, eta gutxi irabazten. Salmentan irabazi zuenarekin. Nekearen nekez irabazitako txanponak. Eguneroko ogia irabazteko. Jateko adina irabazi.
2 du ad. Jokoan garaile gertatuta sari bat eskuratu. Anton. galdu 4. Dirutzak irabazi zituen musean. Jokoan irabazia omen zuen zeukan guztia. 3 du ad. Onura edo abantaila bat lortu. Itzul-lanetan irabazi duen entzutea. Guztion aitormenez irabazia zuen gidaritza ukatu dio oraintsu batek baino gehiagok. Barkamen osoa irabazteko. Betiko bizitza irabaz dezagun. Ongi irabazia du gaur egiten zaion omenaldia.
4 du ad. (Onurak edo abantailak ez diren gauzez mintzatuz). Ik. garagarrak irabazi; zaldaleak irabazi. Gure mutiko bihurriak zigorra irabazita zuen. Bekatuaz egin naiz bere arerio; irabazi dut infernua eta galdua naiz betiko. 5 du ad. Lehiaketa edo txapelketa batean saria eskuratu, garaile gertatu. (Objektu bakarra duenean eta objektu hori pertsona bat denean, dio ad.). Cannesko urrezko palma irabazi duen filma. Aurkeztu den lehiaketa guztiak irabazi ditu. Hauteskundeak irabazi zituenean. Gerra irabazi zutenak. Gure hizkuntzaren borroka irabazi arte. Ea nolatan irabazi zuen hainbeste garaitia. Beti irabazten dio pilotan. Alde handiz irabazi digu.
6 du ad. Konkistatu. Gizonak hilaz eta lurra odolduaz erreinu asko irabazi zituen. Geroztik, irlanderak ezin irabazi du lehen galdu zuen eremua. Bere arma guztiez baino hiri gehiago irabazi, garaitu eta erdietsi zituen hitz onez eta arrazoi gozoz. Irabazten zituzten herriei beren hizkuntza harrarazten zien. || Zer balio du gizonak mundua irabaz dezan, arima galtzen baldin badu? Balaku eta losintxekin israeldarren gogoa irabazi eta beretu zuen. Jainkoaren legearentzat arimak irabazi.
7 du ad. (Pertsona, animalia edo landare bat) hazi, sendotu. (nor osagarririk gabe). Arbolak aski irabazi duela iruditzen zaizunean. Joan den urtetik hona anitz irabazi du gure semeak.
8 du ad. Zerbaitetan hobetu. (nor osagarririk gabe). Batek baino gehiagok esan dio bere lanak asko irabaziko lukeela hitzaurre bat balu.