galdu, gal, galtzen
1 du/zaio ad. Zerbaitez gabetua gertatu. (Berreskura edo bila daitekeen zerbaitez). Anton. aurkitu. Giltzak galdu ditu. Mila pezetakoa galdu dut eta ez dut inon aurkitzen. Etxean edo bortuan ardiak galtzeko beldurra. Galdu zitzaigun papera berriz atzematen dugunean. Batari txapela galdu zitzaion, besteari gona urratu. 2 du ad. Ezin bila edo berez ezin berreskura daitekeen zerbaitez gabetua gertatu. Ondasunak eta osasuna galdu. Ezkondu eta berehala galdu zuen senarra. Elkarri leialtasuna galdu dioten senar-emazteak. Begi bat galdu. Besoa galdu. Haur batek erabat gal dezakeela bere lehen hizkuntza, bestetan hazi dutelako gero. Goizik galdu zuen aita; geroztik ez zuen ama baizik ikusten. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Paradisu galduen bila.
3 du ad. Zerbaitez ez baliatu. Ik. alferrik galdu. Astirik galdu gabe. Auzi hura unerik galtzeke zuritu behar zuela. 4 du ad. Lehiaketa, apustu eta kidekoetan, garaitua izan edo lortu beharrekoa ez lortu. Anton. irabazi1 3. Apustua galdu zuen. Milaka pezeta galdu ditu jokoan. Hiru eta huts galdu dute. Ez zaik komeni joko hau; galtzen aterako haiz (Ik. galduan). Badakite agerian geldituko direla eta galtzen irtengo. 5 da ad. Bidetik at, hura ezin aurkituz gertatu. Gauez oihanean galdu ginen. Galduak goazela ikusirik. Labirintoan galdua. Ez gaitezen gal amets bideetan barna.
6 da/du ad. Zerbait edo norbait guztiz hondatu, suntsitu, gaiztotu. Gaizki hil eta betiko gal ez gaitezen. Kristautasuna hondatzeko, itotzeko, galtzeko zorian zegoenean (Ik. galzorian). Hain estu eta galtzeko bidean aurkitu zirenean. Ez dela egundaino Jauna baitan fidatu denik galdu. Galdua naiz betiko. Ardoak gaitu galdu. Lagun hurkoaren izen ona galtzen duena. Behartua zaude galdu diozun ohorea bihurtzera. Azeriak sei arkume galdu ditu bart bordan. Baratze guztiak galdu ditu ekaitzak. Beroaz haragia eta esnea galdu egiten dira. Emakume asko galdu ditu edertasunak, eta gizon asko handiusteak. Zu galtzeko eta hiltzeko bideak asmatzen ari ziren. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Gazte galdua izan zinelako. Mundu galdu honetan. Haren asmo galduei igarrita. 7 da ad. Desagertu, ezereztu. Aztarrenik gabe galdu diren hainbat agiri zahar. Gure arraza ez dadin gal. Galtzeko zorian dauden espezieak babestearen alde egon izan naiz beti. Endogamiak galtzeko bidean jartzen ditu animalia asko. Haren oroitzapena gal ez dadin. Batasuna eginik ere, euskara gal daiteke; batasunik gabe, galdua dago aldez aurretik. Begien bistatik zeharo galdu zen arte.
8 da/du ad. Osasunez edo itxuraz mintzatuz, okerrera jo, itxuratxartu. Gurasoak lurperatu zituztenetik, Martin egunetik egunera galtzen hasi zen. Oso galdua ikusi dut Maria.
9 du ad. Gorputzeko pisuaz edo kiloez mintzatuz, gutxiagotu. Hogei kilo galdu ditu hiru hilabetean.
10 Gauzez mintzatuz, bereziki tokiez eta eraikinez mintzatuz, oso ezkutuan dagoena, gordea edo bakartua bezala dagoena. (Partizipio burutua izenondo gisa). Zoko galduren batean baizik, diotenez, erabiltzen ez diren hitzak. Euskaldunik gehienek erabiltzen zituzten osagaiei eman zien Altubek lehentasuna, ez Euskal Herriko bazter galduren bateko txokokeriei. Mendiko borda galduren batean lagunartean ardoa edanez.