eragin1, eragin, eragiten
1 dio ad. Zerbait egitera bultzatu. (nor osagarririk gabe). Aberriaganako maitasunak eragiten dio bere lanean. Gorrotoaren oldarrak eraginda.
2 dio ad. Zerbaitek edo norbaitek beste zerbaitetan edo norbaitengan ondore bat izan. (nor osagarririk gabe). Platonek ere sakonki eragin zion Frai Luisen gogamenari. Gure gizona edan samar edo gaitzak eragina datorrenean, kolpeka hasiko da.
3 dio ad. Mugitu, mugiarazi. (nor osagarririk gabe). (Batez ere atzera-aurrerako edo birakako mugimenduez mintzatuz erabiltzen da). Motorrak eragiten dio ardatzari. Hegoei eraginda. Intsentsu ontziari eragitea. Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri. Pedalei apurtxo bat eragitea.
4 dio ad. Mugiarazi. (nor osagarririk gabe; pertsonez eta animaliez mintzatuz). Zenbat eta biziago eragin zaldiari, hainbat gutxiago mugiarazten zuen. Mandoari eraginaz, aurrera abiatu zen. Han nagiei eragiten zaie ezten zorrotzez.
5 du ad. Eginarazi. Eginez eta eraginez. Arropa berriak eragin. Jauregi bat eragin zuen hiri hartan. Festa lotsagarriak eragiten dituena.
6 dio ad. (egin-en bidezko aditz elkarteen aditz arazlea eratzeko erabilia). Negar eragin zidan. Ez dezadan hartan huts egin, ez huts eragin. Jesusi nahi diote kantuz lo eragin. Azpeitiko hiztunari erdaraz Lasarten hitz eragin. Lagunei barre eraginaz. Etsaiari ihes eragin. Guregandik haragiari ezin alde eragin diogu. Erregu eta balakuekin eragin zidan bekatu. Gogait eragin artean. Dantzan eragiteko txistu bat lortu behar zuela.
7 dio ad. -tzera behartu. (Partizipio burutuaren eskuinean, aditz arazleak eratuz). Zerk etorri eragin dizu nigana? Sei bolandera ekarri eragin nizkion. Gehiegizko lanetan sartu eraginez.
8 du ad. Gertarazi, halako ondorioa ekarri. Hotzak dardara eragiten du. Gizon batengan eragin nahi izan zuen ezbehar eta okerragatik. Tabakoak eragindako gaixotasunak. Musika horrek eragin zion bihotz zirrara.