azal
1 iz. Zuhaitz eta zuhaixken enbor eta adarren kanpoko estalkia. Animaliak larruz eta ilez, hegaztiak lumaz, arrainak ezkataz eta zuhaitzak azalez.
2 iz. Fruituen eta kidekoen kanpoko estalkia, bereziki gogorra ez dena. Laranja, patata azalak.
3 iz. Zenbait janariren kanpoko estalkia. Ogi azalak. Urdai azala. Gaztaren azala. Irinik hoberenarekin egin orea ere ez da ogia, labean azala egin artean.
4 iz. Gizakiaren eta zenbait animaliaren gorputzaren kanpoko estalkia. Ik. larru. Azal zuri, garbiko neskatxa. Aurpegiko azala. Azal mehea, leuna, lodia. Azal ederrekoa. Azal asko eta mamirik ez, hezurrak agertu nahirik. Oilaskoa azal eta guzti jan zuen. || Tratamenduak luzea izan behar badu, azalpean aparatu txiki bat jar daiteke, botika etengabe, modu konstantean, askatzeko. Azalpeko txertoak. 5 iz. Liburu baten gaineko eta azpiko orriak, gehienetan barrukoak baino gogorragoak direnak; batez ere, gaineko orria. Azala taxutu eta apaindu duena. Azala eta argazkiak, X-renak. || Guantanamoko argazkiak jarri dituzte diskoaren azalean.
6 iz. Aldizkari, egunkari eta kidekoetan, lehen orria. Berria egunkariaren azaleko argazki nagusia. Hurrengo egunean Tel Aviveko kazetek azalean, letra handiz, ipini zituzten adierazpenak.
7 iz. Zerbait biltzen duen zorroa. Eskutitzaren azala. Burkoaren azala.
8 iz. Zerbaiten gaineko eta kanpoko aldea; itxura. Ik. gainazal. Ur-azalean igerian. Ur azpitik azalera irten. Lurraren azalean (Ik. lurrazal). Bertutearen azala bai, baina mamirik ez duela. Itxuraren eta azalaren azpitik jatorrizko monoteismoaren aztarnak ageri dira. Azalera agertu. Euskarak azal nabar hori kaltegarri duenez gero. || Egungo egunean ere, ez da ogi bedeinkatua izengoiti horren azalpean eskaini zaigun guztia. Euri-urak gelditzen dira bi lurren artean, erran nahi da, azaleko lurraren eta azalpekoaren artean. 9 adj. Azalekoa, sakontasun gutxikoa. Ez liteke ito ur azaletan. Baserri hartan lur azalak direla esaten dute. Entzute handikoa, baina jakintza azalekoa. Nire munduko jakinduria izan da oso azala.