1 emaitza ahobatezko bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 1997-05-06 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
aho-batezko 2 (MEIG: "guztion baimena behar, guztion aho-batezko baimena"; "mundu narras honetan aho-batezko iritzien batasunik ikusiko ez dugunez gero").
ahobatezko EB 1 (I. Segurola: "erakutsi zuen trebetasun eta jakinduriari esker erdietsi ere zuen Orixek euskal idazleen eredu (...) izatearen ezagutza (ia) ahobatezkoa"); aho-batezkotasun EB 2 (P. Sastre: "Unanimitate edo aho-batezkotasuna"; "aho-batezkotasuna (...) potentziaren sinbolotzat jo izan du sobietar intelligentsiak").
ez dugu aurkitu hauetan: JaurlHizt, HiztEn-LurE, Harluxet Fundazioa EHE.
erd. unanime-ren ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: aho bateko , iritzi bereko; HiruMila: "adj. 1 (de la misma opinión): iritzi bereko, irizkide. 2 ahobatezko "; Casve FE: denen, güzien, ororen; (du même avis) bihotzez bat, ber gogoko (abüruko), gogo (bihotz, abüru) bateko; HaizeG FB: guzi-guzien, denen, ororen, gogo bateko; T-L LFB: guzi-guzien, ororen, denen; PMuj DCV: "gogo (iritzi, ago, biotz) bateko; irizkide, gogaide, biozkide"; BeraLzM: erizkide, gogaide; ez dugu aurkitu besteotan: Lur EG/CE; Lur EF/FE; Azkue Aurkibidea. // erd. unanimidad / unanimité-ren ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: "guztien adostasun (...) por unanimidad aho batez , guztien adostasunez; HiruMila: "irizkidetasun, ahobatekotasun , adostasun; por unanimidad aho batez "; Casve FE: aho (gogo, bihotz) bat , ber gogo (bihotz); HaizeG FB: gogo-batasun, aho bat , denek bat; T-L LFB: (à l'unanimité, tourner par) guziak oro, guzi-, guziak, denak, etc. en mettant le cas exigé par le verbe; PMuj DCV: gogo bat, ao bat , irizkidetasun; BeraLzM: erizkidetasun; ez dugu aurkitu besteotan: Lur EG/CE, Lur EF/FE; Azkue Aurkibidea.
-zko.
- [E306]: "Horrelakoak bereiz idaztea proposatzen dugu (Ik. 'aldibereko'-n dagoen oharra)" (2001-01-23)
- [E410T]: "aho batez (EArau 44) eta ahobatezko (A, Z4). Nola ulertu behar da hori: adberbioa bereizita eta adjektiboa lotuta? UZEIko erabileran nahaste-borraste handia daukagu, baina horko "arauak" ez du gurea konpontzeko gehiegizko argitasunik ematen" (J. agirre, 2000-11-07)
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.