1 emaitza andre bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau46 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:BatHizt | 1993-10-28 | Lantaldeak erabaki gabe utzia |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:01 |
and(e)re
AS gisa gehitzeko eskatuz: andre gehien , andre-ikuste , Andre Maria , andre-serora ; eta adibide gisa: andre-gizon.
- [E208]: ados, Bizkaiko Andra Mari bezalakoetan izan ezik.
- [E210]: ""andra* e. andre". Hori gehitzea argigarri izan daiteke".
- [E116]: "Andre Maria azpisarreran Itziarko Andre Maria edo holako zerbait jarriko nuke, esanahia argitzeko. Adiera, berriz, hola emango nuke, argiagoa delakoan: 'serora, apaizari laguntzen dion emakumea; eliza-ermitetako ardura duena'".
- [I102]: "bat nator proposatzen diren gehiketekin, hau da, andre gehien, Andre Maria, andre-serora. Gero andre-gizonak ere sartzeko proposatzen da. Bat nator horrekin ere, baina ez forman, nire ustez izen hori izen elkartu zaharra da, eta elkartu hori erabiltzen den tokian ohiko forma da jatorrizkoa dena, alega, ANDRA-GIZONAK, erran nahi baita ANDRA eta ez ANDRE, baina ez bizkaitarra delako, ezpada elkarketa zaharrak forma hori eskatzen duelako. Era berean, eta arrazoi beragatik ANDRA MARI beharko lukeela eginen nuke, baina ez daukat horren frogantza dokumental zuzenik. Onomastika-batzordekideek beharbada zeredozer gehi diezaiokete espekulazio honi".
- [E208]: "andre-serora Ez dut uste marra behar duenik".
- [E210]: "andra* e. andre Hori gehitzea argigarri izan daiteke".
- [E116]: "Literaturan bietatik ageri da, "andre-gizonak" eta "andra-gizonak". Nik uste hemen lehenbizikoa hobetsi behar dela, dudarik gabe, orain arteko irizpideak segitzen baldin baditugu behintzat, lekukotasunak kontuan harturik. Besteetan, badirudi bat gatozela. Zalantza bakarra dut "andre-serora" sarreraren kasuan. Lehenbiziko itzulian "andre-serora" jarri genuen "serora" sarreraren azpisarrera gisa. Bi arazo ikusten ditut hemen: bat, hori ote den tokirik egokiena: badirudi bere tokia "andre" dela, eta ez "serora", orain arteko irizpideak segitzen baditugu behintzat (hori bera dio ELHUYARREk), nahiz, aldika, bi tokietan ematen ditugun azpisarrerak; bi, ez dakit zergatik daraman marra hori. Euskaltzaindiak onartu zuen marraren araua dela eta, marra ezinbestekoa dela holako kasuetan: "gorri-gorria", "apurka-apurka", "seme-alabak", "zuri-gorri", "plisti-plasta", "Ezkio-Itsaso". Bistan da "andre-serora" ez dela kategoria horietan sartzen. "Sudur-luze" bezalakoak bietara idatz daitezke: "sudur-luze" (marrarekin) edo "sudurluze" (batera). Berdin, jakina, "eskuzabal", "musugorri" eta holakoekin. Agian sail honetan sar daiteke "andre-serora" ere ("serora" hor izenlagun gisa dagoelako), nahiz niri gogorra egiten zaidan tratamendu hori ematea (bide horretatik "andreidazle" idatzi beharko genuke). Hortaz, agian egokiena da gauzak zeuden moduan uztea bazterrak ez nahasteko. Definizioa ere lehenbiziko itzulian eman genuena bere horretan utziko nuke. Hau guztia kontuan harturik, nik proposamen hau egingo nuke: andra* e. andre / andre [eta AS gisa] andre gehien Zah. g.er. / andre-ikuste / Andre Maria Itziarko Andre Maria / andre-serora Ipar 'elizaren ardura duen andrea' / serora (kendu hemen 'andre-serora' AS sarrera)".
- Erabakia: BAgiria (2000-02-25): andra* e. andre ezartzea ez da onartu; horrek ez du esan nahi Andra Mari bezalakoak zilegi ez direnik.
- Erabakia: Erabakia (2002-11): "andre [eta AS gisa] andre gehien Zah. g.er. / andre-ikuste / Andre Maria Itziarko Andre Maria (mendebalean, tradizioko eliza batzuetan 'Andramari(a)' / andre-gizonak 'senar-emazteak' // serora (kendu sarrera honetan 'andre-serora' AS)".
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.