1 emaitza antidepresibo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z7:HBL | 2014-06-10 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
LBeh (2014-04-03): antidepresibo 63: Elhuyar 31 (adib.: Antidepresiboen historiari jarraitzea ia-ia depresioaren ezagutzaren historiari begiratzea da, lotu-lotuta baitoaz), Consumer 9 (adib.: Botika diuretiko, lasaigarri eta antidepresiboak hartzen ari diren pertsonak), Berria 12 (adib.: Psikiatrak esan dit ezer ez dudala, ez dizkit antidepresiboak eman nahi zeken halakoak, psikologora joateko esan dit), EiTB 2 (adib.: Protagonistak antidepresibo batekin egin beharreko froga klinikoetan parte hartzen du zoriontasuna bilatzeko saiakeran), Argia 9 (adib.: Lasaigarria eta antidepresiboa da).
EPG: antidepresibo : Berria 6 (adib.: Horien arteko nagusienak antibiotikoak, antidepresiboak eta lasaigarriak dira), Joan Mari Irigoien 3 (adib.: antsiolitikoen eta antidepresiboen pilula-dosia ordurako erdira jaitsia zuen), Iñaki Segurola (botikan kolore guztietako antidepresiboak erosteko aukera ematen duen mundu libre batean), Aingeru Epaltza (Sesmako botikaria esne-bitsean omen zagok, antidepresiboak saldu ahala saltzen!), Patxi Iturritegi (Astean behin psikoterapia saio bat eginez eta antidepresiboen laguntzarekin, laster sendatuko omen zen), Harkaitz Cano (pastilla antidepresiboen dozenaka kartoizko kaxa eta plastikozko ontzi), Patxi Zubizarreta (Arratsaldean ere txokolatea franko jan dut (Teresaren esanetan, antidepresiborik onenetakoa), Pako Aristi (goibelaldiak eramateko antidepresiboak dauzkagu), Sonia Gonzalez (ansiolitikoak, antidepresiboak, lasaigarriak, pizgarriak, analgesikoak...).
BerriaEL2013: -.
es antidepresivo / fr antidépresseur: Elhuyar: adj.: depresioaren aurkako/kontrako, antidepresibo; iz.: depresio-kontrako, antidepresibo / Nolaerran: antidepresibo / Zehazki: beheraldien aurkako / Labayru: depresioaren kontrako | aurkako, antidepresibo; depresio-kontrako / Adorez5000: -
adierazle egokia da, eta horren premia dago.
iz. eta izond.
Med.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.