1 emaitza artisau bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:08 | 1993-10-28 | Lantaldeak erabaki gabe utzia |
artisau Sin. eskulangile (artisau hitza berriki asmatua da).
hobeto ikustekoa da onartu aurretik, forma berria baita; esku-langile bezalakoak erabili izan dira
- [E410]: "esku-langile erabili bada ere, esanahiaren aldetik bigarren honena askoz zabalagoa dela iruditzen zait. Fabriketan edo nekazaritzan lan egiten duten gehienak esku-langileak izan arren, ez dira artisauak. Artisaua izateko erdi-artista izan behar da gutxienez. Gainera forma eratorrien premia dago eta artisautzako ez erabiltzekotan artesanal beharko genuke" (1994-05-25)
- [K104]: eskulangile-rekin batera aztertzekoa izan liteke Iparraldeko ofiziale, gomendatzeko edo ez" (1994-05-19)
- [E208]: eskulangile gaitzetsi gabe ere, beste horiek (artisau, artisautza) ere ezin utzizkoak ditugu, ez baitira beti sinonimoak izaten.
- [E109]: "Gol ederra sartu zitzaigun hitz honekin eta artisautza-rekin. Komeniko litzateke "er. eskulangile"/ "er. eskulangintza" ipintzea" (2002-12-16).
- [E116]: "Guztiz bat nator HK-ekin, baina metodologiaz uste dut orain ezin dela ukitu lehenbiziko bueltan, ongi edo gaizki, erabaki genuena. Oraingoz, uste dut, dagoen moduan utzi behar dela hau".
- [I102]: "Bigarren bidaia honetan aurrekoan txarto egindakoak aldatzeari zergatik da ezinezkoa? Nik HK-k bezala "e. eskulangile" jarriko nuke".
- Erabakia: EArau (1995-11-24): artisau = eskulangile; artisautza = eskulana, eskulangintza onartu dira.Erabakia (2003-10, 2003-11): "utzi dagoen moduan".
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.