Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza behi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

behi
iz. Etxe ugaztun hausnarkaria, ilea motza eta latza, eta adarrak aurrerantz dituena, abere moten artean larriena; abere horren eme heldua, bere esne eta haragiagatik hazten dena (Bos taurus). Ik. zezen. Behiaren umea. Behi batek bost ume egiten ditu. Behi beltza. Behiaren errapeak. Behiak marru egiten du. Hori behia baino lehenago uztarria ekartzea da. Behi hazkuntza. Behi haragia, behi larrua. Behi askak. Behi gorotza. Behiak zaintzen ditu. Behia susara dago. Behi taldea, andana. Behiak bazkatzen. Behi antzua bezala zela. Behi beltz izu haiek. Etxe behiak eta behi basatiak. Bibliako zazpi behi gizenak eta zazpi behi argalak. Behin, herri txiki bateko hiltegiaren ondoan nengoela, zezen bat ikusi nuen behia estaltzen.

Esaera zaharrak

Ardi adarduna eta behi sabelduna. Behiaren erroa jetziago, luzeago. Lagunaren behiak erroa luze.

Aztergaia: behi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

EAEn hedatuenak, ap. EHAA, 2008-04-22: "Euskal Autonomia Erkidegoan ohituraz hazi izan diren behi arrazetatik (herriko behi gorri edo pirenaikoa; limusina; suitzar arrea; blonda; txarolesa; haranetako asturiarra; mendietako asturiarra; terreña; montxina, betizua, eta frisiarra, bai eta haien arteko gurutzatzeak ere) datorren abelgorri okela freskoa" — lautan; "Erroldak [...] Euskal okela: 2004ko abere hilak / Pirenaikoa eta gurutzatzeak - 2.596 [...] / Limusina eta gurutzatzeak - 3.194 [...] / Suitzar arrea eta gurutzatzeak - 506 [...] / Blonda eta gurutzatzeak - 503 [...] / Txarolesa eta gurutzatzeak - 542 [...] / Mestizoak - 6.592 [...] / Beste batzuk - 1.716 [...] / Guztira - 15.649".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz, AS gisa: behi-azienda ; eta adib. gisa: behi beltz, behi-esne, behi gorri, behi-hazkuntza.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: Erants: ", bet". (1993-02)

 - [A104]: "Aipatzekoak: "behiesne, esnebehi, behilarru, behigazta". Bestalde, "behigai" sartzekoa? (Gurean, "biaia" = behi gaztea, lehen umea egin gabea, baina aurrerako dena)" (1994-08-02)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus