beldur izan
1 da ad.-lok. Zerbaiten edo norbaiten beldurra izan. (-en atzizkiaren eskuinean). Zure beldur da. Ez zirela heriotzaren beldur. Izan zaitezte Jainkoaren beldur. Beldur nintzena gertatzen hasia da. || Bere buruaren beldurrago zelako.
2 dio ad.-lok. Zerbaiti edo norbaiti beldurra izan. (Osagarritzat -i atzizkia hartzen duela). Jainkoari beldur dionak ezergatik ez du zer beldurtu. || Beldurra dio bere anaiari.
3 du ad.-lok. Beldurra sentitu. Jauna, zu aditzean beldur izan dut. Beldur izan nuen, aitor dizut. || Beldurra izaten duzue horrelakoetan? Hiltzeko beldurra izango zuten segurutik, baina hiltzeko lotsarik ez.
4 da ad.-lok. (Gauza txar edo kaltegarri bat) gertatzera doalako ustea edo susmoa izan. (Perpaus osagarri bat hartzen duela). Beldur naiz zahartzen hasia ote naizen. Beldur zen ez zutela horiekin gauza onik egingo. Hondamena gainera datorkiolako beldur da bera ere. Beldur naiz zure gogo beroak urrunegi eraman zaitzan. Hortik aterako ez naizen beldur naiz. Beren lana gal beldur dira.