1 emaitza errege: bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau64 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:BatHizt | 1992-04-23 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z2:IkHizt | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z2:Maileg | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:01 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | ZS:HBL | 2010-04-20 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
Ik. Izendegia: errege-kobra: Naja hannah; errege-pitoi: Python regius; errege-suge: Lampropeltis sp.
errege: Rey (de la baraja). Arti Ipuin (Bateko urrearekin hasirik eta errege bastoarekin buka).
errege: A Aezk (Errege bezpera-gabean etxekoen artean botatzen tuzte kartak: gizonendako errege urrea, emaztekiendako bateko urrea.), Elhuyar (Zenbat modu eta aukerabide dago 10 karta azaltzeko 4 as, 3 errege, 2 zaldi eta sota bat badira).
errege: LurE (errege urrea), HiztEn (errege ezpata).
Zehazki: errege (el rey de bastos errege bastoia); ElhHizt: errege (rey de espadas errege ezpata); ez dugu aurkitu adiera horretan ap. HiruMila.
errege, erret-
AS: errege(-)bide, errege-erreginak: Espainiako errege-erreginak etorri dira.
Ik. errege sarreran "4 iz. Errege baten irudia duen karta. Errege ezpata".
AS gisa gehituz: errege-alaba , errege-aulki , errege-sagar , errege-seme ; eta adibide gisa: Errege-egun.
errege urrea eta errege diamantea adibideak eransteko eskatuz.
kartak: ik. oharra s.u. bateko.
- [E208]: "Zer dela eta erret forma, elkarketarako dena, hila eta baztertzekoa dela esatea? Nola bazter dezakegu hain alegeraki gure eratorpenerako ondare-altxor urria, euskararen forma zahar jakinak hain gutxi ditugunean, inguruko erdaretan latinetiko hitz erabat hilak birpizteko inolako lotsarik ez dutenean? Ezin dut ulertu, adibidez, zergatik Erret Akademia, kasurako, espainolezko aspecto lœdico, direccional, conflictivo edo confraternizar baino baztergarriagoa den. Kultismoak definizioz zertzu dira ba? Sinplekeria absolutua eta erabatekoa da idazleek erabili nahi dituzten hitzak edo hitz-zatiak hilak eta aldez aurretik baztergarriak direla esatea, are gehiago hori dioena, besterik gabe, bere gustu pertsonaletan, gutxienez besteenak bezain errespetagarri direnetan, baino oinarritzen ez denean" (1993-01-18)
- [E109]: zergatik forma hila? Berpiztua da!" (1993-02)
- [E208]: hitz horren deklinazio bereziaz argitasunen bat eman beharko litzateke; erregek agindu ziona egin zuen; beren erregeri hori esan zioten.
- [E208]: Errege: adibideetan jar, otoi, Errege-erregina katolikoak, jende askok egiten duten errege katolikoak = los reyes católicos hori saihesteko.
- [E210]: Gehitzeko: errege-lur, errege-onurabide.
- [E116]: E208ren adibidea erantsi ezinik ez dago, lehen itzulikoaren ondoren ("... etorri dira; errege-erregina katolikoak"). E210k jaso nahi dituen azpisarrerak, berriz, hobeki aztertuz jaso beharko genituzke, informazioa eskuratuz, etab.: a) forma "berriak" dira, lantaldeak aztertu gabeak, eta hurrengo itzulirako utzi ohi ditugu hauek; b) asko dira errege-x osaerako elkartuak (20 bat ikusi ditut aztergaian, gehienak libretzat emanak; XX. mendeko corpusean, berriz, 100 bat dira horrela lematizatuak, gehienak agerraldi bana edo binakoak #mdash# ez ditut horien artean ikusi errege-lur eta errege-onurabide); c) sexismotik ihes egiten saiatu beharko genuke, ahal dugun neurrian, eta errazago egin dezakegu hori forma berrietan tradizioak finkatu dizkigunetan baino. Errege-lur eta errege-onurabide hurrengo itzulirako utziko nituzke.
- Erabakia: BAgiria (2000-02-25): deklinabideaz oharrik ez egitea erabaki da.
- Erabakia: (2008-04-04) ok, AS: errege(-)alaba `printzesa', errege(-)aulki `tronua', errege(-)sagar, errege(-)seme `printzea'; baina Errege-egun hori AS bihurtu: errege(-)egun.
- Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): errege iz.: errege urrea, errege diamantea.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.