eskatu, eska, eskatzen
1 du ad. Norbaiti, beragandik lortu nahi dena adierazi. Ik. galdegin; erregutu. Pobreak eskatzen dizunean. Eskatzen badu, emango zaio. Dirua eskatu. Afaria eskatu zion. Argibideak, xehetasunak eskatu. Mila libera eskatu nizkion. Ostalariari kontua eskatu. Zer eskatzen dugu eskari horretan? Ez dizut besterik eskatzen. Zerbait esateko eskatu diot. Isilik egoteko eskatzea gehiegi eskatzea litzateke. Ekar dezala eskatu diot. Barka niezaiola eskatu zidan. Agerian dago ezin eska dakiokeela horrelakorik euskalari bati baizik. Mesedez eskatu. Hertsiki eskatu. Bihotzez, apaltasunez eskatu. Izkribuz eskatu. Norbaiten bidez eskatu. Sarri eskatzen badu. Gehiegi eskatzen dute. || (Subjektua pertsona ez dela). Grinak eskatzen zionari amore emanez. 2 du ad. Gauzez mintzatuz, behar bezalakoak izateko baldintza batzuk behar izan. Damuak, benetakoa izateko, zer eskatzen du? Ezkontzak eskatzen duen asmo garbiarekin ez zirelako ezkondu.
3 du ad. (Emakume bat) emaztetzat hartzeko nahia adierazi (haren guraso edo ahaideei). Emaztetzat eskatu. Behortzainak alaba eskatzen dio jaun Erramuni.