Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ezertariko bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ezertariko
adj. Batez ere bizk. Inolako, inongo. (Ezezko testuinguruetan; izenaren ezkerrean artikulurik eta kasu markarik gabe). Ik. ezein. Otsein gaixo bat, ezertariko ondasun gabea.

Aztergaia: ezertariko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ezertariko (eta ezetariko 37) 44: B 42, G 2: Itz Azald 2, adib.: "Infernuan barriz gatx guztiak, ezertariko pozgarri bagarik, aurkituten dira"; A BeinB: "Bere ormetan ez eben iaubeak iñoiz ezetariko zuzenbiderik edo igargarririk ezarri"; Echta Jos 7, adib.: "Otsein gaiso bat, ezetariko ondasun bakoa"; Altuna 2, adib.: "Ni enaz jaio ezetariko biarrik egitteko, ta gitxijago oindiño len attatu dozuzanetarikorik"; Eguz GizAuz 6, adib.: "Onik ezetaikorik bez eta kalterik asko", "Azkenian, ezetariko burruka barik, langille guztiak lortu dabe zortzi orduko lan ori"; Otx 9, adib.: "Ak jakin ebanian Bertoldak aingirea lez zirrist egin eutsala esku artetik ezetariko miñik artu barik, len baño bi bidar asarriago jarri zan, eta zin egin eban asper ixango ekijola"; Erkiag 12, adib: "Bare bare egoan [itsasoa], urdin, lau, zelaitsu, ezetariko aizek ez uiolek naastauteke", "Alperrik esan erazo buruan beste ezertariko lorrik edo nasterik ebanik, neskatxak bein eta barriro galdetu arren"; Akes Ipiña 2, adib.: "Iñondi ezetariko laguntasunik euki ez arren"; Etxba Ibilt: "lagun bat bialdu eban Dukiagana erregutu zeixon, berbaz eta karta baten bittartez, bateron-baten gaizki esanagaittik aldendu baeban bere laguntzatik, jasotzeko erabagi ariñegi au berari entzun arte, Etxian aurka ezertariko gaizkirik eiñ ez ebanetik"; TAg Uzt: "Biotzak itzegiten zuen, ba, danen agotik ezertariko gandurik eta estalkirik gabe"; Onaind ap. Gazt MusIx: "Maite biak, alkar idoro ondoren eztitan daude, eskuak emanik; Emazteak ez du ezertariko zaratarik gura".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezertariko (eta ezetariko 23) 27: B 22, G 3, EB 2: A Latsibi: "ezetariko errurik eztaukala, Bilbora daroek biar"; Euzkadi 1933 eta 1936, adib.: "baña Jangoikuak alan nai-ta basapiztiok ziñopen aurrean otzan-otzan agertu ziran eta ezetariko kalterik ez eutsen egin"; I. Enbeita: "geure-aldetik ezetariko alegiñik egin barik era gustijetako ogasunez jabetu gurako asko bixi gara, ba, ludi onetan"; Etxba Ibilt: "Ala, gura detsuet egi guztia argittu, ezertariko berbarik ezkutau gabe"; Erkiag 4, adib.: "sartu ei eban lapikoan, eta ezetariko kezkarik bage, egin bere"; B. Otazua: "lantegian etzunda edo ezertariko lanik egin barik ordu ta egun luzeak emoten ebezan"; KardaberazB 1976: "Aintziña izkera asko agertzen ziran orain gure au bezela, ezetariko batasun barik"; ItunbenLegea 1981: "Jeite fiskaleko ezetariko lakemenik ez da atonduko"; B. de Arrizabalaga: "herrikoen trinko-neurria kilometro laukituko 543 lagun izan arren, ez dugu ezetariko esturarik"; Larrak 3, adib.: "Ez ete dago ezetariko asmorik onako au ari burutik ateratekorik?"; Agur 1974: "Dantzak eta olakoak folklorekekeriak dirala? Ez! Folklore bai, baiña ezetariko keririk gabe"; J. Altuna 3, adib.: "ikusiteko begiak, ikusmena bear da ezetariko zalantza barik"; EAEgut 1995: "Goiz barriak ez dauka ezetariko orbanik"; Akes ap. J. Urkiza: "Gerrate ostean, galtzaileak ez ei dau ezetariko eskubiderik"; Euzkadi 1931: "Euzko-Araudi jator arrek ez-omendu Madrid'ko Batzar Etxean ezetariko begirapenik izango"; J. Bergaretxe: "beste emakumeak bezela burua estali-ta ibiltzetik, ezertariko onik ez jarraitzeaz gaiñera, errez nabaritu leike zer nolako gaitzbideak etortzen diran"; Saski-naski 1985: "Emendik aurrera, ez gaitu ezetariko antzarrek gogai-araziko"; L. Etxeberria: "Herriak ez du ezertariko parterik izaten"; J.M. Irazola: "ezetariko morfemarik gehitu gabe").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

X. Amuriza Semaforo Gorria, 1996-06-12: "... entzuteko prest egon behar likek eta, ez badago, ez dik merezi adeirik, ez lotsarik, ez errespeturik ez ezertariko edukaziorik".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ezetariko : DRA // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -rik-ko.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

Erabilera-oharrak

ezezko perpausetan erabiltzen da.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

otsein gaixo bat, ezertariko ondasun gabea.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus