jaun
1 iz. Zerbaiten edo norbaiten gainean erabateko eskua duen gizonezkoa. Zeruko eta lurreko erregea eta jauna delako. Zure anaien jaun izan zaitez. Nire bihotzeko jauna. || Jaun egin zait amodioa.
2 iz. Zernahi gizon, bereziki gizarteko behe mailetakoa ez dena. Jaun aberats bat. Erromako jaun gazte bat. Egun batean pobre, beste batez jauna. Leon du jaun horrek izena. Jaun eta andre multzo bat zetorrela.
3 iz. (Bokatibo gisa). Bai, jauna. Egun on, jauna. Jokaldi bat bakarra egingo dut, jaunak.
4 iz. Gizonezkoekin eta bereziki zenbait kargurekin erabiltzen den gizalegezko hitza, izenaren eskuinean edo ezkerrean jartzen dena. (Hegoaldean, batez ere izenaren eskuinean kokatzen da eta Iparraldean, ezkerrean). Erretore jauna. Alkate jaunari. Gorostiaga euskaltzain jauna. Jaun apezpikua. Jaun kondeari goraintzi! Eusebio jauna. Zubizarreta jaunagandik. Mikel Segurola jaunari. Jaun Etxautz neure jabe noblea.
5 iz. Frantziako Iraultza aurreko gizartean, lurralde, herri edo pertsonen gainean eskua edo aginpidea zuen gizonezkoa; gizarte horretan goi mailako gizonei ematen zitzaien ohorezko titulua. Bizkaiko jaunak. Zalgizeko jauna. Dukerri bateko jauna. Jaun eta handikiak.
6 iz. Jainkoa. (J larriz). Agur, Maria, graziaz betea, Jauna da zurekin. Hemen nauzu, Jauna. Goiko Jaun ona. Igandea, Jaunaren eguna. Hankak sano ditugu, Jaunari graziak!
7 iz. Ostia, eukaristiako ogia. Jauna eramaten zaie gaixoei. Jauna agerian dago alboko aldarean.