lasaitu1, lasai/lasaitu, lasaitzen
1 da/du ad. Hertsitasuna edo tinkotasuna gutxitu. Ik. laxatu. Anton. estutu. Gorbata lasaitu. Ustekabean lasaitu eta zabaldu zuen besoa, eta besoko haurra handik erori eta gelditu zen erdi hila. 2 da/du ad. Larritasuna, kezka edo urduritasuna galdu edo kendu. Ik. trankildu. Anton. larritu. Lasai zaitez! Kezkak baztertu eta barrena lasaitzeko. Zertxobait lasaitu gaitu hori jakiteak. || Komunera joan eta lasaitu da. 3 da ad. Lasaikerian erori. Ez da horditzen, baina lasaitzen da seigarren agintean. Zer izango da gutaz azkenean, hain goiz lasaitzen hasten bagara.