lotu, lot, lotzen
1 du ad. Lokarrien edo korapiloen bidez eutsi, atxiki edo batu. Ik. estekatu. Anton. askatu. Astoa zuhaitzean lotu zuen. Lepoan eta eskuetan sokaz lotu zuten. Oihal bat hartu eta gerrian lotu zuen. Oihal batekin gerria lotu zuen. Txakurra katean lotu. Loturik eraman. Loturik naukan katea (Ik. kateatu). Liburua paperean bildu eta listari batez lotu zuen. Hari baten bi muturrak korapilo batez lotu. Eskuak lotu zizkion. Ezin hautsizko lokarriz lotua. Estu, tinko lotua. 2 du ad. Bi gauzaren edo pertsonaren edo gehiagoren artean nolabaiteko lotura ezarri. Arbasoekin lotzen gaituen haria. Gizartean lotzen eta askatzen gaitu hizkuntzak, hizkuntza honek nahiz horrek. Adiskideek lotu ninduten lur honetara, eta gero emazteak.
3 da/du ad. Trabaturik edo zurrundurik gelditu edo utzi. Ez zuen inolako lotsa gaiztok lotu, bere adiskideaz mintzo zenean. Jauna, ezin dut hitz egin: moteldu eta lotu egin da nire mingaina. Dorreko haizeak zentzuak oro lotu zizkidan.
4 du ad. Bi gauza edo gehiagoren artean harremana edo erlazioa ezarri. Ik. erlazionatu. Beste zenbait olerkarirenarekin lotua agertzen zaigu Sagartzazuren izena. Euskal Herrian inprobisazio hitza bertsolaritzarekin lotu ohi da. Jende asko azaldu da generoari lotutako gaiez hitz egiteko prest. 1976ko martxoaren 3ko Gasteizko gertaerekin eta urte bereko Montejurrako erasoekin lotu du historialariak 78ko sanferminetako oldarraldia. 5 du ad. (Bi hitz edo gehiago, hitz bat eta atzizki bat...) idaztean hitz bakarrean eman. (loturik idatzi eta lotuta idatzi esapideetan). Loturik idazten diren hitzak. Marratxoa kendu eta atzizkia hitzari lotuta idaztea (amaren versus ama-ren).
6 du ad. Zauriez mintzatuz, lotura batez bildu edo inguratu. Ik. bendatu. Zauria loturik, egun berean igorri zuten etxera. Beloa urratu eta ahalik estuena lotu genion zauria. 7 zaio ad. Atxiki, itsatsi. Errotara doanari irina lotzen zaio. Berehalako probetxuari loturik bizi garelako. Antzinako hotsa x denean, x-ri lotu behar gatzaizkio, batasunera bagoaz. Aurrekoen ohiturei estu lotua. Erdarari lotuago azaldu zen hor Axular Leizarraga baino.
8 zaio ad. Heldu, oratu. Lotu zitzaizkion beso azpietarik, eror ez zedin, eta ttuku-ttuku eraman zuten. Ausikika lotu zitzaion.
9 zaio ad. Ekin. Zeri lot ez dakizula. Bizitza berri bati lotu. Behin lanari lotu zaizkionez gero, nahiago izan dute lana burutik burura egin. Behin gure nahimena ekinaldi bizkor batez bere asmoari lotzen bazaio, ez da hartatik lasaituko aldez besteko asmo bat hartu arte.
10 da ad. bizk. Gelditu, higitzeari utzi; aipatzen den tokian edo egoeran jarraitu edo gelditu. Isilik lotu zen. Zergatik lotu ote zen etxean?