omen1
1 Hiztunak, aditzera ematen duenaren berri, entzunez —ez ikusiz— jakin duela adierazteko erabiltzen duen partikula. (Aditz laguntzailearen eta era trinkoen ezkerrean ezartzen da). Ik. ei1. Alde ederra omen dago, dakitenek diotenez, batetik bestera. Lau urte hauetan ez omen da kanpora irten. Beste eleberri bat egiten ari omen da. Horretaz mintzatuko naizela uste omen dute. Bizkaiko hitza omen da "durdua". Ba omen dator. Honelako zabarkeriak gertatu ohi omen dira handikien artean ere. Ezin omen du jarraitu. Hain bide luzea egiteko berandu omen dela eta. Gazteek ez omen dituzte gure alde onak ikusten. 2 Batez ere Ipar. (Esaldiaren bukaeran). Berant ibili dira omen. Eta istorioak dio biharamunean bi neskatoak etxetik kanpo zirela... eta ez moltsak hutsik omen! Hiru egun eman zituen, omen, haiek utzi hondarren milikatzen. Eta penitentzia guti baten truke, omen, barkatu dio jaun erretoreak ere.
3 jas. (Aditza ezabaturik). Munduan ez omen halakorik. Mutila, gainera, nola ez?, bihurria eta edozertarakoa omen. Ametsak, Homerok zioenez, bi ate ditu; zeruak, berriz, eta Xenpelar hartzen dut lagun, hamabi omen. Bururik ez duenak txapel beharrik ez omen.