pentsatu, pentsa, pentsatzen
1 du ad. Gogoeta egin, gogoan erabili; ideiak edo arrazoibideak eratu edo elkartu. Ik. oldoztu. Arrazoi guztiak ongi pentsaturik. Arrazoizkoa deritzat horrela pentsatzeari. Pentsa ezazu hura dela zure salbatzailea. Kontuzago pentsatu behar genuke opila non dagoen eta ikatza nora daramagun. Hasia nauzue pentsatzen ez ote nukeen euskaraz ikasten abiatu behar. Ez dakigu zer pentsatu eta sentitu zuen, saio ausart hark zeharo lur jo zuenean. Ez dut besterik pentsatu nire bizi osoan. Pentsatu gabe egina. Euskaraz pentsatuak eta esanak. Pentsatzeko modua. Ongi pentsatu. 2 du ad. (Dagokion osagarriak -n atzizkia hartzen duela). Bada zertan pentsa. Heriotzan behar dugula pentsatu eta hartara prestatu. Bakarrik zugan pentsatuko dut.
3 du ad. (Dagokion osagarriak -z atzizkia hartzen duela). Beti zutaz pentsatzen. Ezkontzaz pentsatzen dugu garaia datorrenean.
4 du ad. g. er. (Dagokion osagarriak -kin atzizkia hartzen duela). Nahi eta nahi ez hasi zen pentsatzen behin ere pentsatzera ausartzen ez zen gauzekin.
5 du ad. Ipar. (Dagokion osagarriak -i atzizkia hartzen duela). Ahantz ditzagun oraingoak geroari pentsatuz.
6 du ad. zah. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Zugana Manuela nuenean pentsatu.
7 du ad. Zerbaitez halako iritzia izan. Ik. uste izan. Idazleak gorrotozko uzta joriaz orduan pentsatzen zuena ez zegoen agian orain dirudien bezain oker. || Bada, bai, bestela pentsatzen duenik. Nik ez dut zuk bezala pentsatzen. 8 du ad. Irudimenean sortu edo eratu. Ik. irudikatu; imajinatu. Pentsatzen dut nolakoa izango den zure andregaia. Poztu egiten nintzen pentsatu hutsarekin. 9 du ad. (Aginterako formetan, ondoren datorren esaldian adierazten dena azpimarratzeko edo nolabaiteko harridura adierazteko). Ik. kontuak atera 2. Kale gorrian gelditzen denak, pentsa nondik jango duen! Pentsa gizagaixoak zenbat sufrituko zuen! Eta orain, horrenbeste urte mendian igaro ondoren, pentsa ezazu; honezkero lau hankan ibiltzen ikasiko zuen. Pentsa!, bretoiera frantsesarekin parekatua!; hori doa lege nagusiaren bigarren artikuluaren kontra. Dena beharko zuten; pentsa, pieza bat bi aldiz kantatu beharra izan dute. 10 du ad. Zerbait egiteko asmoa izan; zerbait erabaki. Nagusiak baserria saltzea pentsatu zuen. Esan bezala pentsatu dugu, Lezo aldera joatea. Txomin, beti kantatzen bizitzea pentsatzen al duk?