Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zeozer bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zeozer
izord. Heg. Zer edo zer. Zeozer aditu dugu, bai. Pentsatu al duzu zeozer? Beti zeozeren falta badago.

Aztergaia: zeozer

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2010-12-14
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan zer edo zer azpisarrerako oharra: "Zer edo zer (única forma en textos orientales) y zeozer son las formas más generales. Hay además zedozer en Etxaide y en Mirande (que tbn. emplea zer edo zer), zegozer en Kirikiño (junto a los más frecs. zeozer y zer edo zer) y T. Etxebarria, y zerozer en un ej. de Txirrita"; eta hor jasotako testuinguruetan zer edo zer : Mb IArg ("uste duenak bera [berez ta lagunik bage] bai dela zer edo zer, ez daki zer esaten duen", "Eskarnioka esaten dute ez aditzeko obea den zer edo zer"), Mb OtGai ("Bekatura eraman oi zaitu, dakizun aldietako joko hark, edanak, danzak [...] edo zerk edo zerk?"), Mg PAb ("Jan egizu zer edo zer; bada gosetuko zara ibilijaz"), AA II ("Eta beldur naiz, zer edo zer gertatuko zala"), Dh ("Mundu huntako atsegina ezta behinere osoa; bethi zer edo zer eskas da osoki ta alde guzietarik dohatsu izateko"), Aran SIgn ("Etorri zitzaizkan ala ere nolabait zer edo zertan gaixotegian berari laguntzeko bere lengusu bi"), HU Aurp ("Eta Drumont delako hura ere ez ahal zuten balin ba preso ezarriko, ez balitz izan, zer edo zer, edo kolpe, edo gezur, edo ohointza, hots, zerbeitez hobendun?"), Ag AL ("Baiña zer edo zer berba egiteko gogoa bere badaukat"), Ag Kr ("Zer edo zer egin bearko dot, obeto ezpanoa"), Abar Goi ("Zer edo zerkin estali bear dutelako beren alperkeria", "Ezingo aiz horrela egon, zer edo zertan asi adi... Zer edo zer egintzak"), Zait Sof ("Yainkoarekiko zer edo zerk bultzatzen bai nau"), Lek SClar ("Lenagokoa dalako? Ez det uste; beste zer-edo-zergatik baizik"), Zerb Azk ("Han zer edo zer kausi ginezake Nahasmendu-Handiaren denborakoa"), Osk Kurl ("Etzegoan ikastetxean, zer edo zer bere kontra etzuan ikaslerik") , MEIG ("Zer edo zer ikasia dugu ezinbestean"); ze o zer : A BGuzur ("Artuik ze o zer, il baiño lenago"); zeozer : Kk Ab ("Ba, zeozer asmau bihar yuagu, mutil; bestelan galduak gaituk", "baita norberen burua zer edo zertzat daukanarentzako bere"), Lek EunD ("Goibeldu egin gaitu oroipen onek, osaba. Jo dezagun beste zeozertara"), Erkiag Arran ("Ez ete dago, gero, zeozer zeuen artean"), Bilbao IpuiB ("Dana dala, beste zeozeren susmoa laster artu neban", "Musean irabazi deustak, baña neuk be zeozetara irabaziko deuat"), SM Zirik ("Ezkondu edo zeozer eitxeko ordua dok"), Alzola Atalak ("Or dago ba eginbearra, zeozetan asi gure badogu"); zedozer : Etxde AlosT ("Zedozer egin bear diagu bada"); zegozer : Etxba Ibilt ("Etxeko-andriak, aurretik zegozeren aztarrana baebala"); eta aip. Añ LoraS, AB AmaE, Azc PB, Jnn SBi, Inza Azalp, KIkG, Muj PAm, Alz Burr, Mde Pr, Gazt MusIx, Lab SuEm, Salav, Berron Kijote; zeozer : Noe, Altuna, Or Tomes, Enb, EgutAr, Laux BBa, Akes Ipiñ, And AUzta; erabilera bereziagoetan, Bilbao IpuiB ("Ia gero emoten deutsazuen zeozer onik, pernil zatitxo bat edo", "Ezagun-ezagun yakon zeozer txarrik gertatu yakona"); Eguzk GizAuz ("Etxe, nai solo nai beste zer-edo zeren ugazaba ta jabe izan daitezan"), SM Zirik ("Bestela or ikusiko zaitxuet kaña banakin edo beste zeozerkin"), Zait Plat ("Ez det uste. Beste zer-edo zergatik baizik"); Kk Ab ("Alkatiak au entzun ebanian, zer-edo-zer berotxua zan bera, esan eutson"); Lek SClar ("Kantaren mamiaren azterketa egin naiko nuan [...]. Ez da gauza aundirik izango. Bañan bai zer-edo-zer jakingarri"), Azc PB ("Berak daukala zer edo zertxu emoteko semeari"), Ezale 1899 ("Zer edo zertxu"), BEnb NereA ("Bertso batzuek abestuteko ona nabe gaur ekarri, zeuzertxu emen esan dagidan ospatzen gauzan jaiaiti"); HU Aurp ("Horra zer edo zertsuren erraitera jina zitzeien errientei jaun prefeta Baionako hirira").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zeozer forma 131 aldiz jaso da: Arriand ("Zeozer ondo eitteko, beste biderik eztago"), Kk 2 (adib.: "Ba, zeozer asmau biar yuagu, mutil"), I. Larrakoetxea 6 (adib.: "zeuon ama nozue ta guztioi dakatsuet zeozer"), Euzkadi 1930 ("Baita bere, izango, leiteke, gauza polita arratsaldean Udalak Iminiko baleu aurreskularian sariketea, erriko jayak euki dayen zeozer euskeldun usaña"), I. Enbeita ("Abestuko dabe, ba, gaur errijetako umerik geyenak, eta elduten diran etxerik geyenetan saritzat zeozer ixango dabe"), Euzkadi 1935 ("Bidez ikusten ziran geyenai, be, zeozer esan-barik ezeutsen isten"), X. Gereño 3 (adib.: "Sendi, famili bat aurrera eroateko, zeozer zihurra behar dot"), SM Eztenk ("Bonbillia erre dan ikusi edo zeozer"), J.M. Torrealdai ("Zeozer aditzera emateko jaio oi dira noski"), J. Etcheverria 2 (adib.: "Azkenik, eztabaida hontatik zeozer iritxi dela dirudi"), Aurraitz ("egun atan zeozer txarra jazo leitekean ustez"), Karmel 1971 ("zeozer nintzalakoan"), J.M. Etxebarria ("Eusko Jaurlaritzak zeozer egiten dau eta Diputasinoek bere bai"), ErlijOEO/3 eta 4 2 (adib.: "Guzti orregatik eta zure lan-idatzi onetan zeozer dugun guztion izenean"), J.R. Etxebarria 2 (adib.: "Hori bai, lantzean behin zorrotokian maletinen bat edo beste zeozer sartu beharko ez baleu, ez leuke motorra non dagoan ere jakingo, kontixu"), F. Zubiaga ("Zeozer artuko dozue"), J.L. Beobide ("Ostatura eroan eban Joanes, eta an lapiko bitan, zeozer ekarri eutson, narruz estalita"), Alzola BAtalak ("Ez da gauza aundia, baiña amazortzigarren gizaldiko textuak izateko, zeozer da euskal literaturan"), Onaind ("Eta zerutik jatxi dan illezkorren bat ba'litz, zeozer gertatzen dauskue jainkoak"), Zug ("Zeozer txarki egiten dugunean"); eta JJIrazusta, F. Olariaga 4, A. Begiristain, Mekanogr, Habe, I. Tapia, Agur 1973, J. Arenaza, A. Urizar, J.A. Arana M., A. Lasarte 2, Onaind, I. Zubiri, B. Otazua 2, J.C. Etxebeste, J. Cillero, A. Ugidos, Zeu zeutara 2, Deia 1990, Hemen 1988 2, Aizu! 1988, Txor-Txor/5 3, Gure Aita/2 4, Txantxangorria 3; X. Amuriza, A. Arana, J. Etxarri, T. Irastorza, J.M. Irigoien, E. Jimenez X. Mendiguren E., J. Sarrionandia.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zeozer : DFrec 4, AB38 1, AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zeozer : EuskHizt (ik. zer edo zer), HiruMila, DRA, PMuj DVC // Ez dugu zeozer forma aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: ik. zer edo zer / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

jasotzekotan, dagozkion markekin jasotzekoa da: "Heg. Beh. 'zer edo zer'".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Hitz berria, hiztegiak ekarri beharrekoa. 2- Bizkaiera (Bizk.) euskalki-markarekin. 3- Bidaltze-oharra eman: zeozer h. zer edo zer.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-12-14) Onartu da forma, baina marketan ez da "Beh." aipatuko: "zeozer Heg. 'zer edo zer'".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus