1 emaitza zulu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 2002-05-08 | Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | EHL | 2018-07-17 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
zulu 21: Berria 15 (Apartheid erregimenaren garaian, egun horixe aukeratu zuen gobernu arrazistak boerrek zuluak garaitu zituztela oroitzeko), EiTB 2 (Hala, Johnny Clegg zulu zuria Bilboko Casilla Pabiloian egon zenean, gertakari ikaragarria izan zen), Argia (ANC babesten zuten milaka eta milaka zuluren aurrean, Mandelak oso hitz ezagunak esan zituen: Har itzazue zuen lantzak, zuen armak, zuen pistolak eta bota itzazue itsasora), Laneki (Hegoafrikako herrixka zulu bat bisitatzea), Erlea 2 (Euskaldunak be¬zala, eta zuluak bezala, eta beste herri asko bezala, bekatuaren aurreko balizko irlandar haiek anaien arteko gatazken zaleak ziren, eta horrek ateak zabal-zabal ireki zizkien gure auzokoen irrika kolonialei).
zulu 13: Berria 9 (Buthelezi zuluen liderra Gobernutik kanpo utzi du Mbekik), Herria 3 (Aldi huntan Alma diska berria du aurkeztuko: 13 kantu emaiten ditu obra berri hortan, zenbaitzu Hego Afrikako zulu kantariz lagunduak), Koldo Biguri (Jakina, idia bezain indartsua da, baina baita kaskagorra ere, eta zuluak edo errusiarrak bezala joaten da erasora, dena kolpe batean jarriz alegia, eta horrela, zer esanik ez, besteak kokotsean muturreko bat itzuli eta zerraldo bota du lurrera).
zulu : Elhuyar, Labayru; Ez dugu aurkitu ap. Adorez.
EEgunk: "zulu, zuluak. Hego Afrikako etnia bat".
Exon: zulu
Onomastika batzordeak argitzekoa (edo aski argitua, zuluera eskaintzean).
Adierazle egokia eta erabilia.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.