agortu, agor/agortu, agortzen
1 da/du ad. Iturriez, errekez, putzuez, lurrez eta kidekoez mintzatuz, urik gabe gelditu edo utzi. Iturria agortu egin da. Txori batek lehenago agortuko luke itsasoa. Agortuko dira zeruko hodeiak eta ez dute ur tanta bat ere botako. Populuaren gaiztakeriek agortu dute haren samurtasunaren iturburua. Erreka agortua zen kasik. Bertsolaritzaren iturria agor ez dadin. Eltzea agortu da. Arestian erran dizut mendi arbolez gabetuak agortzen direla. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Iturri agortua.
2 da/du ad. Odola, negarra eta abar ahitu. Eta bertan agortu zen haren odoljarioa. Ama koitadua, ume handi hark zeharo agortu zuen. Ugatzak agortu.
3 da/du ad. Zerbaitetatik batere gabe geratu, zerbait erabat bukatu edo hustu. Gainerako jakintasunek bihotza agortzeko baizik ez dute balio. Lanean iraun zuen kemenak agortu arte. Ez dela gaia agortu. Aski murriztua eta erdi agorturik guregana heldu den hizkuntza. Sormena agortu zaio. Legezko bideak agortu. Ondasunak agortu. Diruak agortu zitzaizkionean, laster etorri zen etxera. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Haur-gazteen bizimodua errotik irauli delako, gizarte-eredu agortuan ardatz izaera zuten gizartekotze-mekanismoak eraldatu egin dira.